Dana prest Bardoen finalerako

Bizkaie! 2016-03-18 14:41   Bertsolaritzea

Zapatuan, martiaren 19an, jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen hirugarren edizinoko finala. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko frontoian eta hiru dira oholtzara igoko diran taldeak: Iruñeko Obario Maldikoak, Berako Larungo antenak eta Leitzako Atekaberts.

Zapatuan, martiaren 19an, jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen hirugarren edizinoko finala. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko frontoian eta hiru dira oholtzara igoko diran taldeak: Iruñeko Obario Maldikoak, Berako Larungo antenak eta Leitzako Atekaberts.

Sailkapena lortu daben hiru taldetan banatuta, hamar dira Etxarriko frontoiko oholtzara igoko diran bertsolariak: Saioa Alkaiza, Aimar Karrika eta Irati Majuelo Iruñeko Obario Maldikoak taldean; Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Migel Mari Elosegi Luze, Leitzako Atekaberts taldean eta Julen Zelaieta, Aitor Elexpuru, Patxi Castillo, Berako Larungo antenak taldean.

Ohiko txapelketetan ez bezela, ez da epaile talde bat ibiliko finalisten lana epaitzen. Horren ordez, Bardoetan parte hartu daben ganerako taldeetako kideek zein entzuleen botoek erabagiko dabe zein talde dan Bardoen hirugarren edizinoko irabazlea.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da finala Etxarri Aranazko frontoian. Finala amaituta triki-poteoa egongo da herrian zehar eta amaitzeko Bardoen afaria.

Finalerako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian; 10 euroan dago sarrerea Bertsozale Elkarteko bazkideentzat, 5 euroan 16 urtetik beherakoentzat eta 12 euroan ganerakoentzat. Saioaren ondorengo afarirako txartelak, barriz, agortuta dagoz.

Internetez gan, Nafarroako hainbat herritan salgai dagoz saiorako sarrerak: Etxarri Aranatzen Leku Ona eta Xapatero tabernetan, Iruñean Karrikirin, Leitzan Maimur liburudendan, Beran Kataku ostatuan eta Lesakan okindegian.

Bardoen finala antolatzeko, Etxarri Aranazko udalaren eta Sakanako bertso-eskolearen laguntzinoa izan dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak.


Bi hilebetez herriz herri

Urtarrilaren 22an abiatu zan Bardoen aurtengo edizinoa eta danetara 23 saio jokatu ditue Nafarroan zehar. 121 parte-hartzaile izan dira 16 taldetan banatuta, horreetatik 71 bertsolari zirala. Hirugarren edizino honetan bardoak eremu barrietara zabaldu dira eta lehenengo aldiz Lizarran, Altsasun eta Aurizberrin taldeak atera ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu