Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo, Getxo Jazz jaialdian izango dira

Bizkaie! 2016-03-22 09:33   Musikea

Getxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiaren 40. edizinoa udan, garagarrilaren 1etik 5era egingo dabe. Antolatzaileek egitarauaren zati baten barri emon dabe eta izen handi batzuk Getxon izango dirala aurreratu. Dee Dee Bridgewater estadubatuarra, Hermeto Pascoal brasildarra eta Jorge Pardo esapainiarra etorriko dira, Getxoko Kultur Etxeak jakin eragin dauenez.

Garagarrilaren 1ean, Jorge Pardoren laukoteak flamenkoa eta jazza buztartzen dituan ikuskizuna aurkeztuko dau Getxon, Huellas izenekoa. Hermeto Pascoalen txandea hilaren 4an izango da eta 5ean, Dee Dee Bridgewater etorriko da. Bigarrenez joko dau Getxon Bridgewaterrek, 2010ean Billy Holidayren omenezko kontzertuan parte hartu eban eta.

Oraingoz horreek hiru izenak aurreratu ditue antolatzaileek. Ganera, beste kontzertu nagusi bi, talde lehiaketea eta Hirugarren Milurtekoa ataleko saioak egongo dira egitarauan.

Jorge Pardo madrildarra Dolores eta Flamenco Fusion taldeetako kide izan da, eta jazzaren eta flamenkoaren arteko zubiak eregiten ibilten da. Ganera, artista ospetsuakaz kolaborazino ugaritan parte hartu dau: Tete Montoliu, Jean-Luc Vallet, Chick Corea eta abar. Frantziako Jazz Akademiaren Europako Musikari Onenaren saria jaso eban 2013an.

Hermeto Pascoalek, ostera, inprobisetako eta barritzeko daukan gaitasunagaitik lortu dau ospea mundu guztian. Brasilgo musikea jazzagaz buztartzen dau. Quarteto Novo taldeagaz ezagun egin eta gero, jazzaren mitoakaz lan egin eban, adibidez Miles Davisegaz.

Dee Dee Bridgewater Tennesseekoa da eta gaur eguneko jazzean izen handienetako bat da. 1971tik da musikari profesionala eta lehenengo arrakastea The Wiz musikalagaz lortu eban Broadwayn. 17 disko plazaratu ditu eta hiru Grammy sari irabazi.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu