Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-01-26 09:27   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu eban puntu gehien, 321,5 puntu. Bigarren, barriz, Ruben Sanchez sailkatu zan 313,5 puntugaz. Holan, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko dan 2. itzuliko 4. finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 21ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da Rockein! musika lehiaketearen hirugarren edizinoa

Bizkaie! 2015-01-23 14:08   Musikea

Hego Euskal Herriko taldeen musika-proiektuak bultzatzea dau helburu Rockein! lehiaketeak. Basauriko Udalak antolatzen dau, Galdakao eta Arrigorriagakoaren laguntzinoagaz. Martiaren 22an amaituko da izena emoteko epea, eta finala maiatzaren 9an izango da, Basauriko Social Antzokian.

EHZ jaialdia garagarrilaren 3an hasiko da, 'Hogei urte, urtero sortzen' lelopean

Bizkaie! 2015-01-23 12:41   Musikea

Hogei urte beteko ditu aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdiak. Sorkuntzea eta kalidadea izango ditu ardatz festibalak atzo Baionako Kalostrapen egindako aurkezpenean arduradunek azaldu ebenez. EHZ jaialdia Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan egingo da, garagarrilaren 3, 4 eta 5ean.

Kulturgintzearen ganeko Topaldia izango da urtarrilaren 29an, Durangon

Bizkaie! 2015-01-23 11:48   kulturbiz

Euskaltzaleen Topaguneak XII. Topaldia antolatu dau, Eusko Jaurlaritzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izeneko jardunaldia, urtarrilaren 29an izango da, Durangoko Elkartegian, eta kulturgintzea izango da gai nagusia.

'Birdman or (The Unexpected Virtue of Ignorance)'

Karolina Almagia 2015-01-23 10:41   Zinema kritikak

Alejando González Iñarrituk 180 graduko birea egin dau bere filmografian. Amores perros, 21 Grams eta Babel moduko film itogarri eta dramatikon ostean, ikutu fantastikoak dituan komedia arlora mobidu da.

Bilboko Abusu - La Peña auzoaren historia erakusten dauen bideoa aurkeztuko dau Kultura eta Hezkuntza Sailak

Bizkaie! 2015-01-23 10:25   kulturbiz

Tokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantzea eta ezagutzea eskaini ditue ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan programearen barruan dagoan Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean lana egiteko.

130 kilometro orduko abiadureak kanposantuak beteko ete ditu?

Markues 2015-01-22 14:51   Begi betegarri

Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (eta II)

Zigor Aldama 2015-01-22 14:41   Bidaide

Nomada batentzat sano gatxa da bertakotzea eta horren adibide argia da Ankhtsetseg Bardal. Orain urtebete alde egin eban Ulan Batorretik 400 bat kilometrora dagoan Orkhon probintziatik eta yurta kanpo auzoetan ezarri eban bizitokia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mikel Urdangarin beste musikarien laguntzino barik agertuko da oholtza ganean, '2015' biran

Dabi Piedra Robledo 2015-01-22 14:06   Musikea

Erronka barria ipini deutso bere buruari musikari bizkaitarrak. Zezeilean hasi eta maiatzera bitartean, hainbat kontzertu emongo ditu berak bakarrik, orain arte lagun izan dituan musikarien babes barik. Gitarrea eta ahotsa, besterik ez dau erabiliko. Kanta zaharrak eta barriak tartekatuko ditu Mikel Urdangarinek emonaldietan eta entzuleek urte amaieran aterako dauen disko barriko abestiak zelan jaioten diran ikusi ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleek alkartruke artistikoa egingo dabe Kanadagaz

Bizkaie! 2015-01-22 13:03   Kulturea

Aizkora Burua ekimena, bi hilean behin Bilbon eta Toronton aldi berean egingo diran sei alkartruke itsu eta erakusketak osotzen dabe. Lehen alkartruke honetan, Bilbon, La Taller grabatu estudio eta galeriak erakusgai izango dau Kristiina Lahde artistearen lan bat. Eta, aldi berean, Torontoko Open Studio grabatu zentroak Rosa Parmaren lan grafiko bat aurkeztuko dau.

Ain_1 taldeak 'Badoa, badirau' disko barria zuzenean aurkeztuko dau Elgoibarren

Bizkaie! 2015-01-22 12:59   Musikea

Abenduan kaleratu eban Ain_1 boskoteak bigarren lana, Badoa, badirau autoprodukzinoa. Hamar kanta barri kaleratu ditu behar barrian Arrasateko taldeak. Urtarrilaren 23an, Elgoibarko Ilunpe tabernan joko dabe, 23:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Parlamentuko lexikoa bateratuko dabe Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-01-22 10:14   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren eta Nafarroako Parlamentuaren eretxiz, komenigarria eta beharrezkoa da parlamentu-lexikoa bateratzea, bien esku jarriz euskeraz egindako ahozko berbaldiak eta testuen tratamenduan eta itzulpenean espezializautako unidade administratiboek daukiezan zenbait erakundetan egindako lanak.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta 'Hik Hasi' aldizkariak hezkuntza proiektuei buruzko berbaldiak emongo ditue

Bizkaie! 2015-01-22 09:59   jardunaldiak

Aramaion hasiko dabe gaur, hilak 22, hezkuntza proiektuen ganeko berbaldien birea Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Hik Hasi agerkariak. Ekimenaren helburua Euskal Herrian dagozan egitasmoak saretu eta harremanetan ipintea da. Gaurko hitzordua Aramaioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.

 

Aitor Elizegi kozineruak edegi dau Bizkaiko txotx denporaldia

Bizkaie! 2015-01-21 14:28   Jan edanak

Zornotzako Uxarte sagardotegian antolatu dau ekitaldia Bizkaiko Sagardaogileak alkarteak. Aitor Elizegi Bascook jatetxeko kozinerua arduratu da aurtengo sagardaoa ikusi, usaindu eta probeteaz. Irene Pardo Nekazaritza diputadua be bertan izan da.

Guggenheim museoak arte garaikideari buruzko zikloa antolatuko dau zezeilean Sopelan

Bizkaie! 2015-01-21 13:19   jardunaldiak

Lehenengo berbaldian Solomon Guggenheim Fundazinoaren sorrerea eta bildumak izango ditue berbagai, zezeilaren 4an, 19:00etan. Horrezaz gan, beste berbaldi bat eta tailer bi eskainiko ditu Guggenheimek arte garaikidearen ganean. Saio guztiak debalde izango dira.

Etxepare Institutua EUNIC sarean onartu dabe

Bizkaie! 2015-01-21 10:31   Kulturea

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterreko kide alkartua izango da aurrerantzean. Erakundeak atzo hartu eban ebatzia, Letoniako Bruselako enbajadan egindako batzarrean. Waloniar eta flandriar institutuez gan, Europako estadu bat ordezkatzen ez dauen lehenengo kultura institutua bihurtu da holan Etxepare. Sare berean dagoz, besteak beste, British Council, Goethe Institut, Alliance Française eta Instituto Cervantes.

Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko dau urtarrilaren 24an

Bizkaie! 2015-01-20 17:42

Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zan abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkarategaz alkartu ziranean bidaia-koadernoei buruzko ikastaro batean.

Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatu dabe Baztanen

Bizkaie! 2015-01-20 14:16   Kulturea

Hilaren 21etik 25era bitartean, euskeraz idatzitako nobela baltzak jorratuko ditue Baztanen, Euskal Nobela Baltzaren Astean. Mahai-inguruak, ipuin-kontaketak, bertso-trama eta liburu-aurkezpenak atondu ditue. Baztango Irakurle Taldeak antolatu ditu topaketok.

'Carnaval Splash' izenburuko kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak

Bizkaie! 2015-01-20 13:57   kulturbiz

Carnaval Splash kartela izan da zezeilaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diran 2015eko Bilboko Aratusteetako irudia izateko aukeratua. Daniel Castello Muñiz diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarra da kartel irabazlearen egilea. Bilboko Aratusteak iragarteak izan leiken ohoreaz gan, 2.000 euroko saria jasoko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Gaur hasiko da FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdia, Miarritzen

Bizkaie! 2015-01-20 13:12   Barriak

Jack Williamsek eta Harry Williamsek sortutako The Missing sailaren lehenengo atalaren proiekzinoak abiatuko dau gaur FIPA jaialdia, 19:45ean, Miarritzeko Midi geltokian. Gaurtik zapatura bitartean 30 herrialdeko 130 ikus-entzunezko lan izango dira lehian, tartean, erreportajeak, dokumentalak, sailak eta fikzino beharrak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)