Pedro Barros brasildarra izango da lehiakide nagusia Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketan

Bizkaie! 2014-08-18 14:22

Getxoko Arrigunagako skateparkean 40 bat rider profesionalek jokatuko dabe Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketea, datorren irailaren 6an. Horreetako batzuen partaidetzea oraindino baieztatu barik dagoan arren, dagoeneko lehiakideen zerrendan dagoz Bowlaren Munduko Rankinean lehenengo hamar postuetan sailkatutako kirolariak, besteak beste, espezialidade horretako onena, Pedro Barros.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hurrak eta lapurrak' filma euskeraz

Bizkaie! 2014-08-18 12:20   Barriak

The Nut Job filmak AEBetan 64 miloe baino gehiago batu ostean, barikuan, abuztuaren 22an, estreinauko da filma estadu osoan eta gurean euskeraz ikusteko aukerea izango dogu, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztuko baita.

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren historiko ipiniko ditu martxan astegoienean

Bizkaie! 2014-08-14 13:35   kulturbiz

Burdinbidearen Museoko trenek Azpeititik Lasaorako bidea egingo dabe barikutik domekara, goiz eta arrastiz, museoko arduradunek jakinarazo dabenez. Bisitariek Trevor Rowe Euskadin erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe.

Napoka Iria taldeak zazpi kontzertu emongo ditu zemendian Japonian

Bizkaie! 2014-08-14 12:34   Musikea

Tokio, Kyoto, Osaka, Kobe eta Kanagawa urietan joko dau zemendiaren hasieran Napoka Iria taldeak. Emozino handiz emon dabe birearen barri sare sozialetan.

Beste sei pelikula Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian

Bizkaie! 2014-08-13 15:44

Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazo dabenez, Anahi Berneriren Aire libre (Argentina), Susanne Bierren En Chance Til (Danimarka-Suedia), Maxime Girouxren Félix et Meira (Kanada), Cristian Jimenezen La voz en off (Txile-Frantzia-Kanada), Cedric Kahnen Vie Sauvage (Frantzia) eta Gabe Ibañezen Autómata (Bulgaria-Espainia) lanak be Sail Ofizialean ikusi ahal izango dira. Zinemaldia irailaren 19an hasiko da.

Urduñako Tras Santiago lantegiko piezak, Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2014-08-13 13:16   Kulturea

Tras Santiago ontzi-lantegiko lur-moiloak eta txakurrak izeneko pieza barriak ikusgai dagoz Bilboko Arkeologi Museoan, Museoa aztarnaz aztarna programearen barruan. Urduñako Tras Santiagon 2002an egindako indusketan topautako objektuak dira. Astegoienetan bisita gidatuak egingo ditue.

Lauren Bacall aktorea hil da 89 urtegaz

Bizkaie! 2014-08-13 11:11   Barriak

Buruko isuri baten ondorioz hil da Lauren Bacall aktore estadubatuarra, New Yorken. Berrogei bat pelikulatan parte hartu eban, eta antzerkian be lan ugari egindakoa zan. Broadwayn igon zan lehenengoz eszenatoki batera, 1942an.

The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak be BIME Live! jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2014-08-12 15:43   Musikea

Urriaren 31n eta zemendiaren 1ean, Barakaldoko BECen egingo dan BIME Live! jaialdiko antolatzaileek kartela osotzen segiduten dabe. The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak dira azkenengo barritasunak. Horrezaz aparte, The National, Placebo, Mogwai, Macy Gray, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Billy Bragg, Imelda May eta Thurston Moore bandek be joko dabe.

Euskal Herriko udea berezia da gero!

Markues 2014-08-12 14:42   Begi betegarri

Artea Txinako sustraietan

Zigor Aldama 2014-08-12 13:10   Bidaide

Zhang-ek ez eban zuztarren teknikea ezagutzen, eta Shanghaira joan zan larogeitaka urteko maisu bategaz ikastera. Etekin handia atera eutson haregaz emondako urteei. Lan bakotxak 10 ta 20 egun eskatzen ditu, baina gatxena zuztar bakotxarentzat diseinu egokia egitea da. Hilebeteak behar dira, edo urteak. Hamar urte baino gehiago behar izan nituan ‘Laoxiu’ piezea amaitzeko. Saria, hori bai, lanaren parekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Robin Williams aktore estadubatuarra hil da

Bizkaie! 2014-08-12 11:05   Barriak

Etxean hilda topau dabe Robin Williams 63 urteko aktore ezaguna. Depresinoak jota ebilen azkenaldian, bere hurrekoek jakinarazo dabenez. Poliziak bere burua hil dauela uste dau, baina oraindino ikertzen dabilz.

Zinemaldiko 'Eastern Promises' atzera begirakoak 50 film eskainiko ditu

Bizkaie! 2014-08-11 14:26   Barriak

Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua zikloak II. Mundu Gerrearen ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziran herrialdeetan 2000. urtetik hona produzidutako zinemea eskainiko dau, 50 pelikula danetara. Zinematografia horreen sormen aberastasuna eta azken hamarkadako talentu barriak ezagutzeko aukera parebakoa izango dala aurreratu dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Persona guztiek disfrutetako Aste Nagusia aldarrikatu dabe aurtengo txupinereak eta pregoilariak

Dabi Piedra Robledo 2014-08-08 14:43

Bilboko udaletxean egin dabe 2014ko Aste Nagusiko txupinerearen eta pregoilariaren aurkezpena. Piztiak konparsako Loreto Errastik botako dau txupina hilaren 16an, Bilboko jaiei hasierea emoteko. Aurretik, Asier Garciak, Bidaideak-Bilbo saskibaloi taldeko kapitainak, irakurriko dau pregoia. Gurpil-aulkiko taldea da Bidaideak eta, horregaitik, irisgarritasuna bereziki kontuan hartu nahi izan dabe aurten. Bestetik, txupin garbiaren aldeko eta eraso sexistarik bako jaiak eskatu ditue.

Bille August, François Ozon eta Mia Hansen-Loveren lanak, Donostia 62. Zinemaldiko Sail Ofizialean

Bizkaie! 2014-08-08 14:03   Barriak

Bille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturminger zinemagileen lanak Donostia Zinemaldiko 62. edizinoko Sail Ofizialean emongo dituela jakinarazo dabe jaialdiko iturriek. Irailaren 19tik 27ra egingo da Zinemaldia.

Aiko taldeak jantza ikastaroak eskainiko ditu EHUren Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-08-08 11:32   Kulturea

Euskal jantza tradizionalak bultzatzeko hitzarmena sinatu barri dabe Aiko taldeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak. Halanda ze, urritik bagilera bitartean, jantza talde bizkaitarrak lantegi, mintegi eta erromeriak antolatuko ditu astelehenero Bizkai Aretoan, Bilbon. Bizkaiko Campuseko Errektoreorde Carmelo Garitaonaindiak eta Aiko taldeko Sabin Bikandik sinatu dabe akordioa.

Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoen I. Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2014-08-08 10:55   kulturbiz

Bilboko Arkeologi Museoak aztarnategi, lan arkeologiko (landa nahiz laborategiko beharrak), arkeologoen edo objektuen argazkiak gai dituan lehiaketea ipini barri dau martxan, Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoen I. Lehiaketea. Lanak irailaren 30a baino arinago bialdu behar dira.

Kirmen Uribe idazleak eta Easo Abesbatzak 'Iparragirre oroimenean' emonaldia eskainiko dabe Gernikan

Bizkaie! 2014-08-07 15:13   Musikea

Donostiako 75. Musika Hamabostaldi barruko Musikea atxaki zikloaren barruan, Jose Maria Iparragirre koblakariaren omenezko emonaldia egingo dabe Easo Abesbatzak eta Kirmen Uribe idazleak zapatuan, hilak 9, Gernika-Lumoko Batzar Nagusietan, 20:00etan.

Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroak 14 herrialdetako lanak batuko ditu Zinemaldian

Bizkaie! 2014-08-07 14:33   Barriak

Irailaren 22, 23 eta 24an egingo dabe Europa-Latinoamerika III. Koprodukzino Foroa , 62. Donostia Zinemaldiaren barruan, eta 14 herrialdetako 15 proiektu jasoko ditu. Izena emon eben 181 proiektuen artean egin dabe aukeraketea. Film gehienak Latinoamerikatik heldu dira.