Elkar fundazinoak Ibilbidea saria emongo deutso Gerediaga alkarteari
2016-04-06 18:00 KultureaLehenengo aldiz emongo dau aurten Elkar fundazinoak Ibilbidea saria eta Gerediaga alkartea aukeratu dau aurreneko ekitaldi honetarako. Durangoko Azokea antolatzen 50 urtez egin dauen lanagaitik gorazarre egingo deutsie Durangaldeko alkarteari. Apirilaren 21ean izango da sari-emote ekitaldia, Andoainen.
Lehenengo aldiz emongo dau aurten Elkar fundazinoak Ibilbidea saria eta Gerediaga alkartea aukeratu dau aurreneko ekitaldi honetarako. Durangoko Azokea antolatzen 50 urtez egin dauen lanagaitik gorazarre egingo deutsie Durangaldeko alkarteari. Apirilaren 21ean izango da sari-emote ekitaldia, Andoainen.
Gerediaga alkarteari saria emoteko arrazoi nagusi bi aitatu ditu Elkar Fundazinoak. Batetik, sasoi gatxenetan eta dana kontra egoala, Gerediagak ekimen barriak antolatzeko izan eban indarra. Bestetik, euskal kulturgintzeari urtean zehar ez daukan ikusgarritasuna emoten asmau izana, Durangoko Azokan.
Ibilbidea saria urtero emoteko asmoa dauka Elkar Fundazinoak. Norbanakoak baino, taldeka eta alkarlanean egindako beharra saritzea da asmoa eta, hain zuzen, Gerediaga alkartea talde-lanean eredugarri dala adierazo dabe antolatzaileek. Dirurik ez jako emongo irabazleari, baina bai Gotzon Huegun artisteak egindako egurrezko obra bat.
Saria emoteko ekitaldia apirilaren 21ean izango da, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, gorazarre egingo deutsie Gerediaga alkarteari, hango arduradunei Huegunen eskulturea emongo deutsie eta, bide batez, Joseba Jaka bekearen aurtengo edizinoaren nondik norakoak azalduko ditu Elkarrek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!