Basque Audiovisual: euskal ikus-entzunezkoen 54 enpresen erakustokia munduan

Bizkaie! 2016-04-06 14:17   Zinemea

MIPTV Cannesen,Basque Audiovisual standean dira egunotan azokara bertaratu diran zortzi euskal enpresak: Baleuko, Expressive Media Projects, Happymeter, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta EITB.

Aurten be, euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen dauen Basque Audiovisualek presentzia nabarmena izango dau nazinoarteko azoka esanguratsuenetan. Marka horren sustatzaile EIKEN Ikus-entzunezkoen Klusterraren eta Etxepare Euskal Institutuaren alkarlanari esker, aurrera doa euskal ikus-entzunezko sektore profesionalaren nazinoartekotzea eta ate barriak zabaltzea helburu dauen egitasmoak. Horretarako, Basque Audiovisual standak jarriko ditue datozen hilebeotan nazinoarte mailako ondoko azoka garrantzitsuetan:

 - MIPTV (Cannes). Apirilaren 4tik 7ra, Telebista eta eduki digitalen munduko azoka garrantzitsuena. 

- SUNNY SIDE OF THE DOC. (La Rochelle). bagilaren 20tik 23ra, Dokumentalen Nazioarteko Azokea.

- MIPCOM (Cannes). Urriaren 17tik 20ra, formatu guztietako entretenimendu edukien Azoka Globala.

Horrezaz gan, Etxepare Euskal Institutuak diru-laguntzinoak eskainiko deutsez barriro be enpresei, azoketara joateak eragiten dituen gastuei (bidaia, akreditazinoa, ostatua eta dietak) aurre egiten laguntzeko.

 
Apirilaren 4tik aurrera, MIPTV Cannesen

MIPTV azokea martxan dago Cannes (Frantzia) uriko Palais des Festivals gunean. Bertan izatea sano garrantzitsua da euskal produkzino-etxeentzat, merkatu handi honek finantziazinorako bideak, alkarlanerako aukerak eta lanerako arlo barriak errazten ditualako. Mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotako produkzino-etxe, telebista kate eta audiobisualen enpresa dagoz bertan, 1.600 stand baino gehiagotan. 11.000 profesionaletik gora emon dabe 2016ko edizinoan parte hartzeko izena, horreetatik 4.000 telebistarako edukien erosleak.

Basque Audiovisual standak kokapen aparta dauka bertan (Riviera eraikinean, R7.E67 zenbakian), eta hori dabe oinarri azokara bertaratu diran zortzi euskal enpresek: Baleuko, Expressive Media Projects, Happymeter, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta EITB.

Era berean, han dira EIKEN klusterreko ordezkariak eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkariak be Basque Audiovisual katalogoaren zabalkunde lanetan eta 54 euskal enpresen informazinoa nazinoarte mailako profesionalei eskaintzen, han izango diran produkzino-etxeei laguntzinoa emoteaz eta euskal standean egingo diran topaketak eta hitzorduak koordineteaz gan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu