Orain arteko marka guztiak hausita, 110 musika taldek emon dabe izena IV. Rockein Lehiaketan

Bizkaie! 2016-04-07 11:47   Musikea

Basauri, Arrigorriaga eta Galdakaoko Udalek antolatutako IV. Rockein Nerbioi Ibaizabal Talde Lehiaketan 110 musika taldek emon dabe izena eta euskerazko musika-talde onenaren saria eskuratzeko lehian sartuko dira.

Basauri, Arrigorriaga eta Galdakaoko Udalek antolatutako IV. Rockein Nerbioi Ibaizabal Talde Lehiaketan 110 musika taldek emon dabe izena eta euskerazko musika-talde onenaren saria eskuratzeko lehian sartuko dira.

EAEko eta Nafarroako musika-proiektuak sustatzeko Rockein! lehiaketearen laugarren edizinoak parte-hartze markak hausi ditu barriro be: igaz 95 musika talde izan ziran eta aurten, barriz, 110. Orain urte bi, 2014an, 105 izan ziran; eta 85, 2013an.

Jasotako grabazino guztietatik sei banda finalista hautatuko ditu epaimahaiak. Talde horreek Social Antzokian joko dabe maiatzaren 14an, zapatuan. Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak talde irabazlea aukeratuko dau.

Banatuko dituen sarien artean, musika alorreko profesionalakaz batera egingo dan grabazinoa, produkzinoa eta masterizazinoa egongo da, eta Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batean edota MAZ Basauri Jaialdian joteko aukerea be bai.

Aurtengo edizinoak, barriz, ohiko sariez gan beste nobedade bat aurreikusi dau: ikus-entzuleen talde gogokoenak be saria jasoko dauelako (sare sozialen bidez kudeatutako botazino-sistema baten bidez); eta euskerazko banda onenaren saria irabazten dauen taldeak, aurreko urteetako sariaz gan (kantu bat grabazinoa eta produkzinoa), kontzertua emongo dau Bizkaiko areto nagusietako batean, edo, bestela, MAZ Basauri Jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu