50 urte baino gitxiagoko 150 unibersidade onenen artean dago EHU
2016-04-07 17:50 KultureaEuskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 50 urtetik behera dituen 150 unibersidade onenen artean dago, Times Higher Education 150 Under 50 2016 izeneko sailkapenaren arabera. Estaduko beste 9 unibersidade baino ez dagoz 150 Under 50 2016 dalakoan, eta EHU, 1980. urtean sortutakoa, lehenengo aldiz sartu da sailkapen horretan, 101-150 bitarteko postuen artean.
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 50 urtetik behera dituen 150 unibersidade onenen artean dago, Times Higher Education 150 Under 50 2016 izeneko sailkapenaren arabera. Estaduko beste 9 unibersidade baino ez dagoz 150 Under 50 2016 dalakoan, eta EHU, 1980. urtean sortutakoa, lehenengo aldiz sartu da sailkapen horretan, 101-150 bitarteko postuen artean.
THE 150 Under 50 txostenak jasoten dauenez, sailkapen buru dagoz ezaugarri honeek batzen dituen erakundeak: erakunde gazte, dinamiko eta interesgarriak, britainiar eta amerikar unibersidadeen nagusitasuna kolokan jarri leikienak. Sailkapenean datozen unibersidadeen erditik gora europarrak dira, 90 zehatz esateko. Sailkapen buru dogu Suitzako Lausanneko École Polytechnique Fédérale, 1969. urtean sortutakoa. Espainiako unibersidadeei jagokenez, Times Higher Education Ranking dalakoaren Phil Baty editoreak nabarmendu dauenez, albiste ona da Espainiarentzat bertako 10 erakunde egotea munduko unibersidade gazte onenen artean ospe zabaleko zerrenda horretan. Ondokoak dira sailkatutako unibersidadeak eta horreek lortutako postuak: Bartzelonako Unibersidade Autonomoa (12), Pompeu Fabra Unibersidadea (15), Madrilgo Unibersidade Autonomoa (71), Rovira i Virgili Unibersidadea-Tarragona (83). Bestalde, 101-150 bitarteko postuen artean, beti be sailkapeneko ordena kontuan harturik, Alcala de Henaresko Unibersidadea, UPV/EHU, Madrilgo Karlos III.a Unibersidadea, Valentziako Unibersidade Politeknikoa, Kataluniako Unibersidade Politeknikoa, Vigo Unibersidadea.
Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak adierazo dauenez, azkenaldian unibersidadeen sailkapenei eskainitako tarteak amaitu ezinezko txosten eta dokumentu uriolea aurkeztu beharra ekarri dau. Horregaitik, gaia argitzeko, zeozertxu azaldu beharra dago. Badira nazinoarteko ospea daben hiru sailkapen: Shanghai, QS (Quacquarelli Symonds) eta THE (Times Higher Education). Euskal Herriko Unibersidadearen lehentasuna da kategoria horreetan ahalik eta ondoen kokatzea. Beraz, arrakastatzat joten dogu UPV/EHUk, 36 urte ditualarik, THEren sailkapenean postu ona lortu izana, kategoria horretan azken 50 urteotan sortutako munduko unibersidade onenei eskaintzen jakelako atentzinoa. UPV/EHU bada dagoeneko, Shanghairen sailkapenaren arabera, munduko 500 unibersidade onenen artean errektoreak gogorarazo dauenez, baina Times Higher Education dalakoan sartu izanak badauka erantsi beharreko baliorik, sailkapen horretan hezkuntzeak eta barrikuntzeak pisu garrantzitsua dabelako. Kontuan hartu behar da, baita be, sailkapen horretan sartu garela azken urteotan ekonomia kontra izan dogularik. Esanak esan, ez dogu nahikoa lortutakoagaz: nazinoarteko sailkapenetako kokapena hobetu nahi dogu.
THE 150 Under 50 sailkapena egiteko, Times Higher Education University Ranking (THE) ospetsuak erabilitako metodologia erabili dabe. Izan be, horrek errendimendu zerrenda bateko 13 adierazle darabiz munduko unibersidade onenak sailkatzeko. Adierazle horreek unibersidade moderno eta global baten eginkizunak (ikerketea, hezkuntzea, ezagutzearen transferentzia eta nazinoarteko jarduerea) aztertzen ditue, eta, besteak beste, ondoko alderdiak hartzen ditue kontuan: ikerketeagaitiko diru sarrerak, argitaratutako artikuluek izandako erantzuna, irakasleen eta ikasleen arteko ratioa, nazinoarteko ikasleen ehunekoa edo irakasleen ospea. THE sailkapen globalaren azken edizinoan, UPV/EHU 501-600 bitarteko postuetan egoan sailkatuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!