Munduko Kontu Kontalariak gurean

Bizkaie! 2016-04-06 11:02   Kulturea

Apirilean, mundu osoko narratzaileak hurreratzen dira gurera Munduko Kontu Kontalarien Jaialdira. Gaur, apirilaren 6an hasi eta 9ra bitartean, Kamel Zouaoui (Frantzia/Aljeria), Sandra Rossi (Argentina), Nicolás Lubo (Kolombia), Bonaí Capote (Ekuatore Ginea) eta May Gorostiaga (Euskadi) izango dira gure artean, Arrasate, Berriz, Durango, Elorrio eta Oñatin egingo diran ekitaldietan.

2001. urtean abiarazotako jaialdiak jarraipena izango dau aurten. Apirilean, liburuaren hilebetean, mundu osoko narratzaileak hurreratzen dira gurera Munduko Kontu Kontalarien Jaialdira eta aukera ederra izaten dogu herrialde horreetako kontuak ezagutzeko. Gaur, apirilaren 6an hasi eta 9ra bitartean, Kamel Zouaoui (Frantzia/Aljeria), Sandra Rossi (Argentina), Nicolás Lubo (Kolombia), Bonaí Capote (Ekuatore Ginea) eta May Gorostiaga (Euskadi) izango dira gure artean, Arrasate, Berriz, Durango, Elorrio eta Oñatin egingo diran ekitaldietan.

Gaur, lehenengo egunean, Oñatiko Liburutegian izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00retan. Bertan izango dira May Gorostiaga eta Kamel Zouaoui.

Hilaren 7an, barriz, Elorrioko Ikastolan eta Lourdes ikastetxean.

Egunik potoloena barikua izango da, izan be, 8an, Arrasateko Areto Nagusian, Elorrioko Institutuan, Arrasateko jokin Zategi aretoan, Durangoko Liburutegian eta Elorrioko Arriola Antzokian batuko dira munduko kontu kontalariak. Saio nagusia Elorrioko Arriolan, gaueko 22:00etan izango da; hori izango da hitzordu bakarra parte-hartzaile danak batuko dituana: Kamel Zouaoui (Frantzia/Aljeria), Sandra Rossi (Argentina), Nicolás Lubo (Kolombia), Bonaí Capote (Ekuatore Ginea) eta May Gorostiaga (Euskadi).

Azken buruan, 9an, zapatuan, Berrizeko Kultur Etxean amaituko da Munduko Kontu Kontalarien jarduna.


Ipuinak kontetan ikasteko oinarrizko ikastaroa

Adin nagusikoei zuzendutako ikastaroa, irakaskuntza eta arte eszenikoetan dabilzanentzako eta, oro har, kontalaritzeagaz zerikusia dabenentzako. Nicolas Lubo kolonbiarrak emongo dau ikastaroa, aurten, Nazinoarteko ipuin-kontalarien jaialdian parte-hartzaile dogun lagunak. Apirilaren 7an eta 8an, saio bi izango dira, bakotxa 2 ordukoa. Elorrioko Arriolako Ateneoan, arratsaldeko 19:00retatik 21:30era.

Izena emoteko Arriola Antzokira jo (arriola@arriolaka.eus) edo ondoko telefono zenbakia erabili: 946583192. Matrikulea: 10 €.

Edukiak ondokoak izango dira:

· Zer da ahozko kontakizunaren tradizinoa?
· Ahozkotasunaren ondarea.
· Zer da ahozko narrazioa?
· Ahozkotasunaren oinarrizko kontzeptuak lanabes pedagogiko eta komunikazino tresna legez.
· Zer da ipuin kontalari bat ?
· Zer da kontau nahi doguna?
· Literatura testuak oinarri.
· Ahozko-tradizinoko ipunak.
· Egile-ipuinak.
· Pasadizoak. Istorio personalak.
· Edadearen eta publikoaren araberako aukeraketea.
· Ipuin bat aukeratzerakoan arlo etikoa eta erantzunkizuna.
· Kontakizunaren egitura dramatikoa.
· Berbearen ahalduntzea.
· Esandakoa, iradokizuna.
· Norberaren berbakaz kontetea.
· Narratzailearen persona: 1.goa eta 3.na.
· Baliabide linguistikoak: errimea, errepetizinoa, konparaketea, oposaketea, exagerazinoa, erritmoa.
· Isiluneak eta hotsen erabilerea: onomatopeiak, melodiak, zaratak, txaloak.
· Ahotsaren adierazmena: doinua eta tinbrea; personaien eta narratzailearen nortasuna.
· Eszenaguneak: kontakizunarena, personaiena eta narratzailearena.
· Ariketa praktikoak ikastaroan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu