Jon Barberena eta Julio Soto nagusi astegoienean jokatutako Nafarroako lehen eta bigarren final-laurenetan

Bizkaie! 2015-02-09 10:20   Bertsolaritzea

Txapelketako lehen finalaurrekoan, Jon Barberenak lortu zituan puntu gehien eta Berriozarko finalaurrekorako sailkatzea.

Bestetik, Irurtzunen, Julio Sotok irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurenan; Julen Zelaieta gelditu zan bigarren eta Miel Mari Elosegi 'Luze' hirugarren. Sarrerak agortu egin ziran Irurtzunen.

Roman Maiz 'Okelar' bertsolari mutrikuarra hil da

Bizkaie! 2015-02-09 10:06   Bertsolaritzea

Roman Maiz Okelar bertsolaria hil da, 87 urte zituala. Mutrikun 1928an jaiotako bertsolari ezaguna zan Okelar. Izen bereko baserrian bizi zan. Fintasuna umorean eta aparteko dotorezia ziran Okelarren bertsokerearen ezaugarrietako bi.

Legution Paula Amilburuk irabazi dau

Bizkaie! 2015-02-09 09:31   Bertsolaritzea

Nieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu eban puntu gehien, 311,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren Xabi Igoa sailkatu zan 310,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Iñaki Viñaspre: 306,5.

 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

71

Karolina Almagia 2015-02-06 14:10   Zinema kritikak

Gogo beroz eta laudorio guztiakaz hartu dabe film hau kritikari gehienek. Ez dot nik berotasun horregaz bat egiten. Entretenigarria bada be, eta dauen erritmo bizia eskertu arren, nekez sinisten dot kontetan deustiena.

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak 'Lainoland' disko laburra argitaratu dau

Bizkaie! 2015-02-06 10:22   Musikea

Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) musikariek osotzen daben Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak Lainoland izenburuko bost abestiko disko laburra argitaratu barri dau.

Tadusak taldea World Music Charts Europe zerrendan sartu dabe

Bizkaie! 2015-02-06 10:16   Musikea

World Music Charts Europe zerrenda ezagunean dago daborduko Tadusak boskotea. Europako musika zerrenda esanguratsuenetakoa da, izan be 25 herrialdetako 47 irrati adituk osotzen dabe, eta urteko argitalpenen artean onenak aukeratzeaz arduratzen dira. Tadusak 19. taldea da, Bide luzea Ternuarat (Agorila) lehenengo diskoari esker. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zoritxarrez Pujol ez da bakarra eta azkena be ez da izango...

Markues 2015-02-05 16:34   Begi betegarri

Javier Riaño artista bilbotarren margoak ikusgai, Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-02-05 14:27   Kulturea

Azkenengo bost urteotan sortutako berrogei beharrek osotzen dabe Javier Riañoren erakusketea. Riañoren sorkuntzearen gai nagusietakoa da lanon protagonistea: arkitekturea. Gizaki bako arkitekturea jorratzen dau. Maiatzera arte egongo da zabalik erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jon Ander eta Maria Garcia neba-arreben erakusketea ipini dabe Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan

Dabi Piedra Robledo 2015-02-05 14:15   Kulturea

Son Gokuren seme-alabak izenburuko bildumea da, Jon Ander eta Maria Garcia Benitez neba-arreben eskutik datorrena. Hamabi pieza dira guztira, eskulturea eta pinturea. Zezeilaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Euskerea aurten be Parisko Expolangues azokan izango da

Bizkaie! 2015-02-05 13:48   Kulturea

Europako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa dan Parisko Expolangues gaur hasiko da. Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazinoak standa ipini dabe aurte be, eta bertan izango dira hilaren 7ra arte, gure hizkuntzeari buruzko argibidea eta baliabide desbardinen barri emoteko.

Koko-eskea Eibarren zezeilaren 7an

Bizkaie! 2015-02-05 13:02   Kulturea

Eibarrek koko-jantzari eta koko-marru konparsea izan ditu 2008tik, hain zuzen be Kezka jantza taldeak zeregin horri ekin eutsonetik. Aurten, zezeilaren 7an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.

Zabalik dago honezkero 57. Zinebi Zinemaldian lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2015-02-05 11:26   Barriak

Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren – Zinebiren 57. edizinoa martxan dago honezkero. Abuztuaren 15era arte zabalik dago, zemendiaren 13tik 20ra egingo dan hurrengo edizinoan parte hartu nahi daben fikzinozko animazinozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.

Zara McFarlane eta Christian McBride, 365 Jazz Bilbao zikloko lehen zatiko izarrak

Bizkaie! 2015-02-05 10:18   Musikea

Zezeiletik bagilera bitarteko programazinoa Zara McFarlane abeslari ingelesak hasiko dau zezeilaren 11n, eta ondoren etorriko dira Tony Allen bateria jotzaile afrobeata (martiak 11), Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesa (martiak 31), Jane Monheit abeslari estadubatuarra (maiatzak 5) eta Christian McBride baxu jotzaile birtuoso estadubatuarra (bagilak 2).

Bizkaiko Foru Aldundiaren historiari buruzko liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-02-05 09:55   kulturbiz

Joseba Agirreazkuenaga historialariak zuzendu dau Bizkaiko Foru Aldundiaren historia. 1500-2014 liburua. Bizkaiko Diputazinoaren historia herritarrei ezagutarazotea da behar honen helburu nagusia. Liburua Foru Liburutegian dago salgai, 25 euroan. Horrezaz gan, www.bizkaikodiputazioa.com webgunean bersino digitala bajatu daiteke, debalde.

Apirilaren 25ean izango da aurten BreakOnStage Jaialdia

Bizkaie! 2015-02-04 17:00   kulturbiz

BreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdian, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak taularatzen dira, egungo barrikuntzakaz eta era dinamikoan. Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen daben jaialdia da. Mueta honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hizkuntza aniztasuna, Europako Parlamentuan protagonista

Bizkaie! 2015-02-04 13:53   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Europako Hizkuntza Aniztasunerako Bide Orria Europako Parlamentuaren aurrean aurkezteko ekitaldia zarratuko dau bihar, zezeilak 5, Bruselan. Eusko Jaurlaritzea eskubide osoko kide dan NPLD sareak (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea) osoturiko dokumentua da Bide Orri hau.

'Gerezien denbora' Lapurditik datorren uri-pastorala Barakaldon taularatuko dabe, zapatuan

Bizkaie! 2015-02-04 13:15   Kulturea

Industrializazinoak Baionako gizartean eragindako aldaketea azaltzen dau Gerezien denbora herri antzerkiak. Itxaro Bordak idatzi dau testua, eta Beñat Axiari da zuzendaria. 120 bat lagunek hartu dabe parte pastoral post-industrial honetan, gehienak Lapurdin bizi diran zuberotarrak. Barakaldo Antzokian eskainiko dabe uri-pastorala, zezeilaren 7an, 17:00etan.

Ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko erakunde arteko Ikusmira Berriak egitasmoa sortu dabe

Bizkaie! 2015-02-04 10:43   Barriak

Berrikuntzea eta esperimentazinoa ardatz daben ikus-entzunezko beharrak lagunduteko asmoz abiatu da Ikusmira Berriak ekimena. Erakundeen alkarlanaren emoitzea da egitasmoa, hain zuzen be, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak hartu dabe parte.

Alex Txikon eta kideek goranzko bideari ekingo deutsie barriro be II. kanpalekura arte (5.900 m.)

Bizkaie! 2015-02-04 10:34

Helburua: Nanga Parbat (8.125 m.), neguan tontorrera heltzea inork be lortu ez dauen arren

Haizeek eta edurrak behartutako hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, II. kanpalekura arte (5.900 m.) eta bertan kanpalekua ezartzen saiatuko dira lotara I. kanpalekura (5.050 m.) bueltetako. Meteo aurreikuspenen arabera, eguraldi oneko astebeteko tartea dator. Beraz, ez dabe alboratzen III. kanpalekura arte edo baita IV. era arte ekipetan jarraitzea.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

MUk eta Baltistan Fundazinoak proiektu bat jarri dabe abian, Hushe Bailarako 100 neskato eskolatzen laguntzeko

z 2015-02-03 17:25

Mondragon Unibersidadeak 6.300 euro emongo deutsoz Fundazinoari, Hushe Bailarako 100 neskatorentzako bekak banatu eta eskualdeko zortzi eskolatako bi hezitzaile trebatzeko. Fundazinoak Baltistan eskualdeko zortzi eskolatan 900 neska-mutiko eskolatzeko ekimenean kokatzen da proiektua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)