Gazteak, kirola eta euskerea lotu behar dirala nabarmendu dabe Udaltop jardunaldietan

Bizkaie! 2016-04-22 10:18   Euskerea berbagai

Udaletako euskera zerbitzuen arteko topaketea, Udaltop, egin dabe Lasarte-Orian, atzo eta gaur. Jardunaldietan, udaletan euskerea bultzatzeaz arduratzen diran profesionalak eta erakunde publikoetako ordezkariak batu dira. Aurtengo izenburua, honako hau: Kirolean D eredua noizko? Nork eta zer egin geinke gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko. Umeen astialdian euskerea sartzea ezinbestekoa dala uste dabe parte-hartzaileek.

Udaletako euskera zerbitzuen arteko topaketea, Udaltop, egiten dabe Lasarte-Orian, atzo eta gaur. Jardunaldietan, udaletan euskerea bultzatzeaz arduratzen diran profesionalak eta erakunde publikoetako ordezkariak batu dira. Aurtengo izenburua, honako hau: Kirolean D eredua noizko? Nork eta zer egin geinke gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko. Umeen astialdian euskerea sartzea ezinbestekoa dala uste dabe parte-hartzaileek.

Jardunaldiak Lasarte-Orian, Manuel Lekuona Kultur Etxean egin dituen ezkero, udalerri horretako euskera teknikariak, Jon Antxordokik, ekin eutsan jardunaldiari atzo. Gazteak, kirola eta euskerea buztartzea beharrezkoa dala adierazo eban.

Ondoren, Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak egin eban berba: Astialdearen barruan, kirola da nagusi; euskerea kirolaren hizkuntzea izatea gauza handia da. Arlo horretan jauzi handia egin behar dala uste dau Baztarrikak eta, horretarako, euskera teknikarien lana ez eze, kirol teknikarien laguntzinoa ezinbestekoa dala.

Barikuan, Udaltop jardunaldien bigarren egunean, Arabako Foru Aldundiko, futbol eskoletako eta EHUko adituek euren ikuspegia emon dabe, gaztetxuek kirola euskeraz egin daien zelako pausuak egin leitekezan azaltzeko.

Atsedenaldiaren ostean, mahai-inguru baten parte hartu dabe Javier Echepare Irungo Udaleko kirol arduradunak, Pablo Murias kirol teknikariak, Iñaki Alzaga eskola kiroleko kideak eta David Izaga Irungo euskera teknikariak.

EHUko Jone Miren Hernandezen eta Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolaren txandea izan da gero. Jardunaldien ondorioak eta proposamenak aurkezteko, Zarauzko Udaleko Maite Etxanizek eta Iratxe Aranburuk egin dabe berba. Astialdia eta kirola euskalduntzen, eragile guztiek aportau leikeela azaldu dau Aranburuk. Amaitzeko, Gaizka Garitano futbol entrenatzaileari egindako alkarrizketearen bideoa proiektau dabe.

Jardunaldietan parte hartu dabenek azpimarratu dabe, laguntzino handiagoa behar dala euskerea astialdiko kirolean garrantzitsu izan daiten. Horretarako, legeetan hizkuntzeagaz lotutako arauak sartzearen alde egin dabe eta kirol eskola euskaldunak sortu behar dirala be aitatu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu