Manex Agirre aukeratu eben entzuleek Aguraingo Oholtzapetik saioan

Bizkaie! 2016-04-25 12:35   Bertsolaritzea

Marta Ugarte gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantau eben. Plazako saio baten formatu eta ariketetan ibili ziran bertsolariak. Saioak goranzko jokerea hartu eban, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu entzuleen interesa; oso saio gustagarria subertau zan.

Astegoienean, Aguraingo Zabalarte etxean jokatu zan Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 3. kanporaketea. Arabako 16 bertsolari eta 4 saio. Entzuleek Manex Agirre aukeratu eben Legutioko finalean kantetako. Plazako saio dibertigarria izan zan.

Marta Ugarte gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantau eben. Plazako saio baten formatu eta ariketetan ibili ziran bertsolariak. Saioak goranzko jokerea hartu eban, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu entzuleen interesa; oso saio gustagarria subertau zan.

Amaierako agurrak baino lehen, hurreratutako lagunek bertsolariak epaitzeko ariketea egin eben. Gustokuenaren izena idatzi behar eben papel batean eta, azkenean, Manex Agirre izan zan gustokoena Aguraingo entzuleen eretxiz, eta ondorioz, maiatzaren 13an Legution kantauko dau Oihane Pereagaz eta Izar Mendigurenegaz batera.

Kontuak kontu, maiatzaren 6an, Amurrioko Kultur Etxean, azkeneko kanporaketa jokatuko da. Oier Suarez gai-jartzailearen eskutik Xabi Igoa, Jon Ruiz de Pinedo, Juan Mari Juaristi eta Paula Amilburuk kantauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu