30 konpainia izango dira Gasteizko kaleetan, XI. Kaldearten

Bizkaie! 2016-04-21 10:25   jardunaldiak

XI. KALDeARTE, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldia bagilaren 9, 10, 11 eta 12an izango dogu eta aurten, erakustaldiak bere bereizgarriei, programazino egitureari eta aurrekontuari eutsi deutsee, Europa osoan arrakasta lhandia daben atzerriko produkzinoak eta bertako kaleko sorkuntzea orekatzeko ahaleginean, eta jokatzeko leku zein formatu barriak bereganatu ditu.

Aurten, 30 konpainia aukeratu ditue formatu handi, ertain eta txikiko ikuskizunak eskainiko dituenak; danetara, 46 emonaldi izango dira.

Bost ikuskizun erabateko estreinaldia izango dira kalean, eta horreetako zenbait KaldeArteren laguntzinoagaz produzidu dira.

Konpainien jatorriari jagokonez, Gasteizko 5 konpainia, Euskal Herriko 9, Espainiako 8 eta atzerriko 8 izango dira uriko kaleetan.

Lurrak izango da inaugurazinoko ikuskizuna, barikuan, bagilaren 10ean,  22:30ean, Foru plazan. Edade guztietarako zirku garaikideko ikuskizuna da, oso-osorik Euskadin sortua,  Gasteizko KaldeArte eta Bilboko Kalealdi jaialdiek produziduta.

Beste alde batetik, lehenengo aldiz karpako zirku ikuskizun bat eskainiko dau KALDeARTEk. Bazar Forain konpainia frantziarraren Delirium Saga Circus ikuskizuna da, helduentzat; bagilaren 9, 10 eta 11n izango da, gauez, Musikaren ibilbidean.

XI. edizinoaren beste barritasun bat Santa Isabel hilerrian egingo dan esku-hartzea da: Pez Limbo konpainia gasteiztarrak jaialdirako berariaz sortutako lana da, eta kaleko arteen alorrean dabilzan beste 4 konpainiak be hartuko dabe parte. bagilaren 9an eta 10ean izango da, ikusle kopuru mugatu batentzat.

Azken buruan, Gasteizko kaleak, plazak, lorategiak eta txokoak antzerkiz, musikaz, jantzaz, zirkuaz, akrobaziez, umorez eta ikusizko ezustekoz beteko dira herritarrek gogo handiz itxaroten daben jaialdi horretan, uda hasiereagaz batera eguneroko erritmoa apurtzen dauelako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu