Saio eder bategaz amaitu dira Europa bat-batean egitasmoko udabarriko saioak

Bizkaie! 2016-04-25 10:15   Bertsolaritzea

Apirilaren 16tik 23ra, Euskal Herri guztian ibili dira bertsolariak eta Kurdistango, Sardiniako eta Kataluniako inprobisatzaileak, Mintzolak antolatutako Europa bat-batean egitasmoko udabarriko girotze saioetan. Azken emonaldiak, Aramaion, amaiera ederra emon eutsan zikloari, inprobisazinoen arteko nahasketak entzun ahal izan ziralako.

Apirilaren 16tik 23ra, Euskal Herri guztian ibili dira bertsolariak eta Kurdistango, Sardiniako eta Kataluniako inprobisatzaileak, Mintzolak antolatutako Europa bat-batean egitasmoko udabarriko girotze saioetan. Azken emonaldiak, Aramaion, amaiera ederra emon eutsan zikloari, inprobisazinoen arteko nahasketak entzun ahal izan ziralako.

Sardiniatik Simone Monni eta Paola Dentoni egon ziran Aramaion, ganerako saioetan legez, eta hareen alboan egon ziran Stefano Cara eta Michele Deiana, bigarren ahotsean laguntzen eta launeddas tresnea joten. Kurdistandik Zinar Ala etorri zan eta Euskal Herriaren izenean, Beñat Gaztelumendi eta Xabi Igoa egon ziran. Kataluniako ordezkaririk ez zan egon azken saio horretan.

Txalaparta doinuagaz hasi zan Aramaioko saioa. Astebeteko bizikidetzearen ondoren, inprobisatzaileak besteen ohiturak probetako gogoz heldu ziran azken egunera. Holan, Zinar Alaren bertsoek eta launeddas musika-tresneak bat egin eben ariketetako baten eta Simone Monnik bertsoa bota eban euskeraz.

Itzultzaile lanetan ibili ziran Miren Ibarluzeak eta Irati Majuelok argitara urten eben eta kopla batzuk abestu zituen, Stefano Caragaz batera. Beñat Gaztelumendik abestu ebanez, gehiagorako gogoz geratu ziran, mundu gehiago ezagutzeko gogoa daukiela adierazo eban añorgarrak bertsotan.

Izan be, Europa bat-batean egitasmoari esker, Euskal Herriko bertsolarien eta beste inprobisatzaile batzuen arteko trukea egin da. Udabarriko girotze saioetan zazpi saio egin dira, Bilbon, Hernanin, Donostian, Iruñean, Uztaritzen, Markina-Xemeinen eta Aramaion. Itzultzaileen laguntzinoari esker, sardiniarrek, kataluniarrek, kurduek eta euskaldunek alkarren barri izan dabe eta bakotxak bere inprobisetako modua erakutsi dau.

Egitasmoaren hurrengo geltokia, azkena, udan izango da, garagarrilaren 11tik 16ra. Jardunaldi akademikoak egingo ditue Donostian, Udako Ikastaroen barruan, eta mundu guztiko inprobisatzaileak eta adituak batuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu