bertsomovieda 2016k baditu irabazleak

Bizkaie! 2016-04-22 15:25   Bertsolaritzea

Zeuk erabaki lanak jaso dau 1000 euroko lehenengo saria. Egileak Jon Martin eta Izaskun Bernedo dira. Lehenago be parte hartu izan dabe bertsomoviedan, eta era guztietako sariak irabazi be bai. Aurten, lan oso barritzailea egin dabe, ikusleak amaiera askoren artean aukeratu deien bideo interaktibo bat sortuz, eta bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasetan diran aukerak azalduz.

Zeuk erabaki lanak jaso dau 1000 euroko lehenengo saria. Egileak Jon Martin eta Izaskun Bernedo dira. Lehenago be parte hartu izan dabe bertsomoviedan, eta era guztietako sariak irabazi be bai. Aurten, lan oso barritzailea egin dabe, ikusleak amaiera askoren artean aukeratu deien bideo interaktibo bat sortuz, eta bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasetan diran aukerak azalduz.

Aipamena (300 €): Kantuz egin dugu zutaz oroitzean lanak eroan dau. Lan hau Aitor Lanas, Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaletaren lana da. Lehen aldia dabe bertsomoviedan, baina benetan lan borobila aurkeztu dabe, Ekaitz Goikoetxearen bertso bikainak Maider Ansaren ahotsean jarrita, Mikel Laboari erreferentzia eta omenaldi eginez. Benetan lan hunkigarria, bertso onenak dituan bertsomoviearen saria be (250 €) irabazi dauena.

Gazteen mailan, barriz, lehenengo saria (300 €): Begirada bakoitzean lanak jaso dau. Kuriosoa da, baina lan hau ez dau ez ohiko lagun talde batek, ez bertso eskola batek aurkeztu. Bertso udalekuetan alkar ezagututako lagun talde baten alkarlana da Beira taldearen doinuak erabiliz emoitza hunkigarria lortu dauen bertsomovie hau. Eurak Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Arana dira.

Aipamena (150 €), barriz, Alferraren astea lanak irabazi dau. Oiartzungo Elizaldeko bertso eskolako ikasleen lana da hau, eta izenburuak dinoen legez, gazte alper baten astearen errepasoa egiten dabe egunez-egun, astelehenetik domekara.

Beste alde batetik, Publikoaren sariaren 500 euroak Donosti Cup 2005 bertsomovieak eroan ditu, astebeteko lehia estuaren ostean 1238 boto batzea lortu ostean.

Azken buruan, honelako sariketetan ez da ohikoa izaten uste baino diru gehiago banatzeko aukerea, baina beste urteetan ez bezela, horretarako aukerea izan danez, 150 €ko aitamen bat be emotea erabagi dabe, eta hau Ormaiztegiko bertso eskolako Zapatistak lanarentzat izan da. Lan honek oinetakoen arteko bertsolari txapelketa bat parodietan dau, eta bereziki erakargarria da oinetako eta bertso munduan erabilten diran berbakaz edo antzeko berbakaz egiten dauen berba jokotik abiatuta bertsomovie oso bati bizia emotea lortu izana.

Datorren asteko barikuan, hilaren 29an, Beasaingo Igartza jauregian egingo da sari banaketea arratsaldeko 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu