Ander Gartziak eta Eva Vidal Álvarezek irabazi dabe VIII. Bizkaidatz lehiaketea

Bizkaie! 2016-04-25 09:55   Kulturea

VIII Bizkaidatz lehiaketan, euskerazko atalean, lehen saria, Ander Gartzia Badiolarentzat izan da. Gaztelaniazkoan, barriz, Eva Vidal Álvarezentzat El don lanagaitik, Aixa de la Cruzen testua oinarri hartuta.

Bizkaidatz lehiaketaren zortzigarren edizinoan, Ander Gartzia Badiola nagusitu da Laranja zukua lanagaz. Kazetaria ogibidez, literaturea idazteko denpora gitxi dauela autortu dau eta, akaso, horregaitik hartu dau saria poztasun handiagaz eta aurrerantzean gehiago idatziko dauela berbea emon dau, konfidantza handiagoa izango dauelako idazteko.

Lehiaketa honetan, euskeraz edo gaztelaniaz proponidutako istorio bati jarraipena emon behar jako; aurten, Jasone Osoro idazleak hasi dau euskerazko lehiaketako kontakizuna, Laranja zukua izeneko kontakizunagaz. Aurkeztu diran lan guztien artean, Ander Gartziaren lana saritu dau epaimahaiak.

Orain hiru urte aurkeztu eban lan bat lehenengo aldiz, Bizkaidatz lehiaketara, hain zuzen be eta orduan be irabazi egin eban. Hortik aurrera, gauza txikiak idatzi ditu baina aurrerantzean animauko dala gehiago idaztera ohartarazo dau.

Bizkaiko Kulturako zuzendari Gonzalo Olabarriak banatu zituan sariok, eta gogoratu eban bizkaitarren sormena bultzatzea dala ekimen honen helburua.

Literaturearen eta kulturearen arloan ezagunak diran pertsonen talde batek hautatu ditu irabazleak. Aurten, Jasone Osoro, David Tijero Osorio eta Katixa Agirrek osotu dabe euskerazko kontakizunaren epaimahaia, eta Aixa de la Cruz, Itsaso Lozano eta Nere Basabek, barriz, gaztelaniazkoa.

Kontuak kontu, VIII Bizkaidatz lehiaketan, euskerazko atalean, lehen saria, Ander Gartzia Badiolarentzat izan da. Gaztelaniazkoan, barriz, Eva Vidal Álvarezentzat El don lanagaitik, Aixa de la Cruzen testua oinarri hartuta.

Bigarren saria, Lourdes Unzueta Zamalloak eroan dau (Euskeraz). Gaztelaniazkoan, Mikel Gil Sojok.

Finalista biak: euskaraz, Naiara Zubimendi Zubillaga; eta gaztelaniaz, Itziar Alonso Arbiol.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu