Bidaiarien Txokoa, apirilaren 11tik 29ra Santutxun eta Txurdinagan
2016-04-06 10:34 KultureaUrruneko parajeetan bizi izandako abenturei, bidaia ikusgarriei eta mendiari eskainitako zikloak 13. edizinoa beteko dau aurten. Bilboko Udalak aurreratu dauenez, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak egongo dira. Ohiko legez, Begoñako udaltegian (Txurdinaga auzoan) izango dira ekitaldiak eta, lehenengo aldiz, baita Santutxukoan be.
Urruneko parajeetan bizi izandako abenturei, bidaia ikusgarriei eta mendiari eskainitako zikloak 13. edizinoa beteko dau aurten. Bilboko Udalak aurreratu dauenez, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak egongo dira. Ohiko legez, Begoñako udaltegian (Txurdinaga auzoan) izango dira ekitaldiak eta, lehenengo aldiz, baita Santutxukoan be.
Bidaiak eta abenturea hurretik erakustea da Bidaiariaren Txokoa, ikuspegi desbardin batetik, Bilboko Udaleko Kultura Sailak dinoanez. Interesa daukan edozein joan leiteke berbaldi eta proiekzinoetara, publiko guztientzako zikloa dalako. Ganera, ekintza guztiak dobakoak dira.
Aurtengo programazinoan, alde batetik, berbaldi eta ikus-entzunezkoen saila egongo da. Lau saio izango dira, danak Begoñako udaltegian eta 19:30ean. Hilaren 18an The Great Himalaya Trail-Invernal berbaldia emongo dau Iñigo Iruretagoienak eta 20an, Mozanbikeren ganeko azalpenak emongo ditue, euskeraz, Naroa Juaristik eta Martin Zabalok.
Apirilaren 25ean Afrika Txakanam proiekzino-berbaldia helduko da Txurdinagara, Luisa Montecelo eta Onditz Jauregiren eskutik eta, amaitzeko, 27an, Juan Carlos Tamayok Txadeko iparraldeaz egingo dau berba.
Beste alde batetik, zinema eta musika emonaldien atala be badauka aurtengo Bidaiarien Txokoak. Kasu horretan be, 19:30ean hasiko dira saioak, baina Santutxuko auzo-etxean izango dira. Esaterako, Mendi Film Festival jaialdian eskainitako lau film ikusi ahal izango dira: Apirilaren 12an Tashi and the monk eta A line across the sky estadubatuarrak; hilaren 14an, Sunakal nepaldarra eta Eclipse kanadarra.
Ondoren, Zinebiklub-eko emonaldi bat egongo da, apirilaren 26an. Iñigo Asensio zuzendariak aurkeztuta, Euskara munduan,. besteen ahotan lana proiektauko dabe. Hilaren 28an, zinemea barik, musikea izango da protagonista, Pablo Mezzelanik tangoa eta Hego Amerikako musika herrikoiak aurkeztuko ditu eta.
Santutxuko udaltegiko egitaraua biribiltzeko Munduberri.nol? ipuin-kontalarien saioa dakar Apika taldeak apirilaren 29an. Familia guztiak disfrutetako moduko saioa izango dala dinoe antolatzaileek. Kasu horretan, salbuespen moduan, emonaldia 18:30ean izango da.
Leku urrunetan ibilitako bidaiarien bizipenak ezagutzeko aukerea emongo dau, beraz, Bidaiarien Txokoak. Egunez eguneko programazinoagaz batera, Kongori buruzko erakusketea ipiniko dabe Begoñako udaltegian.
Egitaraua, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!