Rioko Joko Olinpikoetara joango diran blogari gazteak martxan

Bizkaie! 2016-03-22 09:49   Euskaldunak munduan

Uda honetan Rio de Janeiroko Joko Olinpiko nahiz Joko Paralinpikoetan blogari lanak egiteko Gazte Olimpic Team lehiaketan txartela irabazi daben zortzi euskal gazteak hasiak dira motorrak berotu edo ordenagailuaren tekladua astintzen, eta dagoeneko irakurgai dagoz Gazteaukera blogean eurek argitaratutako zenbait lan.

Uda honetan Rio de Janeiroko Joko Olinpiko nahiz Joko Paralinpikoetan blogari lanak egiteko Gazte Olimpic Team lehiaketan txartela irabazi daben zortzi euskal gazteak hasiak dira motorrak berotu edo ordenagailuaren tekladua astintzen, eta dagoeneko irakurgai dagoz Gazteaukera blogean eurek argitaratutako zenbait lan.

Horreetan lehenengoak ehun urtetik gorako saltoa egiten dau denporan atzera, eta Parisen 1900. urteko Joko Olinpikoetan domina bat eskuratu eban lehen euskal kirolariaren historia dakarsku: Jose de Amezola arabarraren domina ezezaguna, eta dominaren atzean dagoan bitxikeria; zesta punta modalidadean lehiatu zan Amezola, eta partidurik jokatu barik irabazi eban urrezko dominea... Argitaratutako beste post batek, barriz, kirola egiterako orduan eguraldiak dauen eragina aztertzen dau.

Zortzi blogari gazte dira,  21  eta  27  urte  bitarteko zortzi neska-mutil, gehienak komunikazino arloko ikasketak egindakoak, eta guztiak kirolzaleak.   Epaimahaiak, lehiaketan jasotako bideo eta idazlanen irudimena eta originaltasuna balorau ondoren, uda honetan Rioko Joko Olinpiko eta Joko Paralinpikoetara blogari lanak betetera joango diran gazteak aukeratu ditu. Txanda bi dira eta honako honeek dira:

 - Rioko Joko Olinpikoetara (Abuztuaren 8tik 15era): Aitor Biain Barrena (Oñati), Irati Aguirre Tolosa (Donostia), Jon Altuna Egitegi (Lasarte-Oria) eta Maria Lopez Juez (Zumaia).
 
- Rioko Joko Paralinpikoetara (irailaren 7tik 18ra): Iñaki Lasa Etura (Andoian), Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar (Elgoibar), Urko Zabala Camino (Zarautz) eta Uxue Otxoa Alberdi (Arrasate).

Esteka honetan dagoz eskura, gazteen banakako argazkiak eta bakotzak bere buruaz egiten dauen aurkezpena.


Eginkizunak

Blogarien eginkizun nagusia, Rio de Janeiron egingo daben egonaldian zehar, Joko Olinpiko zein Paralinpikoen barri emotea izango da, bai Gazteaukera blogean, eta baita honen sare sozialen bidez be: euren bizipenak eta ikuspuntua zuzen-zuzenean kontauko dabe, erreportaje eta alkarrizketak egin, argazkiak, bideoak, bideo-albisteak..., euskeraz eta gaztelaniaz, baina arreta berezia ipiniz euskal kirolariei eta euren senide nahiz lagunei. Halan da be, Rioko giroak, segurtasun neurriek, bertaratutako komunikabideen lana, boluntarioena nahiz beste edozein kontuk be izan leike lekua.

Sari honi esker, kirol probak ikusi eta Basque Team-eko euskal kirolariakaz egoteko aukerea izango dabe blogariek. Era berean, sariak barruan hartzen ditu hegazkin txartelak, ostatuak, bidaia aseguruak eta zenbait norgehiagokatara sartzeko sarrerek eragindako gastuak.


GOT Rio 2016

Gazteaukera atariak eta Basque Teamek antolatu dabe Gazte Olimpic Team lehiaketea, udan Rioko Olinpiar nahiz Paralinpiar Jokoetara zortzi blogari gazte bialtzeko. Euskal Selekzinoak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan gaia ardatz hartuta, idazlana edo bideoa bialdu behar izan eben parte-hartzaileek.

Danetara, oso maila oneko 70 lan aurkeztu zituen. Kirolzaletasuna antzemon da partaideen artean. 22 eta 24 urte bitarteko gazteak izan dira gehienbat lanak aurkeztu dituenak, ikasleak oro har, komunikazinoaren arloan dabizanak gehienak, eta neskak mutilak baino gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu