'Hauts haietatik', Unai Villena elgoibartarraren lehenengo eleberriak argia ikusi dau
2016-03-21 17:30 KultureaUrtebete inguru idazten ibili ostean, elgoibartarraren lehenengo eleberria argitaratu dau Elkar argitaletxeak. Lagun biren arteko hartu-emonak aurkezten deuskuz nobelan, Oier eta Ander. 33 urte ditu Anderrek, eta bizitza ezegonkortzen deutson koktela: drogen menpekotasuna eta eskizofrenia; Oier lagun idazlearen laguntzaz kontauko deusku bere bizitzea, gaixotasun mentalen aurrean daukagun jarrerearen salaketeagaz batera.
Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak antolatutako idazle barrientzako Igartza, literatura-sorkuntzako sarien 18. edizinoko irabazlea Unai Villena elgoibartarra izan zan, izan be, orain urtebete eta erdi inguru, Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak Hauts haietatik proiektua aukeratu eban, hogeita bi lanen artean.
Urtebete inguru izan dau bere lehenengo eleberria idazteko eta egunotan argitaratu dau Elkar argitaletxeak. Lagun biren arteko hartu-emonak aurkezten deuskuz nobelan, Oier eta Ander. 33 urte ditu Anderrek, eta bizitza ezegonkortzen deutson koktela: drogen menpekotasuna eta eskizofrenia; Oier lagun idazlearen laguntzaz kontauko deusku bere bizitzea, gaixotasun mentalen aurrean daukagun jarrerearen salaketeagaz batera.
Unai Villena Elgoibarren jaio zan 1980an, eta hauxe da argitaratzen dauen lehenengo beharra. Industria-injinerua da, eta energia barriztagarrien iraunkortasun gaietan aditua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!