Jone Uria txapeldun Uribe Kostan

Bizkaie! 2016-03-21 09:39   Bertsolaritzea

Plentzian jokatutako azken hiru finalaurreetan ondoko bertsolariek kantau dabe: Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu, Miren Loizaga, Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal, Peru de Pedro, Aitzol de Castro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal Katxo.

Jone Uria izan da onena Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalean, astegoienean Plentzian jokatutako finalean. Algortako Bertsolari Eskolan (ALBE) trebatutako bertsolariak lehenengoz kantau eban 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta finalaurrekoetara heldu zan. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, barriz, finalaurrekoetako bigarren itzulira be heldu zan. 2010ean, barriz, Uribe Kostako txapelduna izan zan. 2010ean eta 2012an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera heldu zan eta seigarren eta laugarren postuak lortu zituan hurranez hurran.

Hogeita lau bertsolarik ekin eutsien Uribe Kostako Bertsolari Txapelketeari eta martian zehar saioak egin ostean, pasa dan zapatuan, goiz, arratsalde eta gaueko saioetan, Plentzian jokatu ziran Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak eta finala. Kanporaketak eta finalaurrekoa bertso-poteo formatuan egin ditue, 4 bertsolariz osotutako 3 saio bakotxean. Eta finala 6 bertsolarik osotutako saioa izan da.

Plentzian jokatutako azken hiru finalaurreetan ondoko bertsolariek kantau dabe: Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu, Miren Loizaga, Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal, Peru de Pedro, Aitzol de Castro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal Katxo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu