Jose Mugicak eta Francisco Etxeberriak, Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria jasoko dabe
2016-03-22 12:31Apirilaren 26an jasoko dabe saria, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean. Gernika-Lumoko Udalak jakin eragin dauenez, Jose Mugica Uruguayko presidente ohia eta Francisco Etxeberria antropologo forensea eta Aranzadi alkarteko kidea aukeratu ditu epaimahaiak aurtengo sarirako.
Apirilaren 26an jasoko dabe saria, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean. Gernika-Lumoko Udalak jakin eragin dauenez, Jose Mugica Uruguayko presidente ohia eta Francisco Etxeberria antropologo forensea eta Aranzadi alkarteko kidea aukeratu ditu epaimahaiak aurtengo sarirako.
Udalak azaldu dauenez, Jose Mugicak bizimodu etiko eta koherentearen alde egin dau eta giza eskubideak defendidu ditu. Diktadurearen aurkako gerrillari izan zan gaztetan, kartzelan egon zan eta Uruguayko presidente izan zan 2010 eta 2015 bitartean.
Francisco Etxeberria beasaindarra, bestalde, Aranzadi zientzia alkarteko kide da. Alkarte horren barruan, besteak beste, Gerra Zibileko biktimak identifiketan lan handia egiten dago. Horregaitik, Gernika Sarietako epaimahaiak nabarmendu dau, Etxeberriak lan bikaina egin dauela memoria historikoa berreskuratzeko.
Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Sariak apirilaren 26an emongo ditue, Gernikako bonbardaketearen 79. urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan. Sariok 2005etik emoten dira, urtero. Udalagaz batera, Gernika Gogoratuz alkarteak eta Bakearen Museoak antolatzen ditue. Bakea eregiten lan egiten daben persona fisiko zein juridikoak omentzea da asmoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!