Angelica Dassen argazkiak ipini ditue Bilbon eta Getxon, arrazakeriaren aurka

Dabi Piedra 2016-03-21 12:57   Kulturea

Humanae-Work in progress proiektuan ateratako hainbat argazki dagoz ikusgai Bilboko Uribitarte pasealekuan eta Getxo antzokiaren fatxadan. Martiaren 21a, Arrazakeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna izan dala aprobetxauta aurkeztu ditue erakusketak Bilboko eta Getxoko udalek. Izan be, Angelica Dass brasildarraren irudiek gizakiaren kolore guztiak erakusten ditue, aniztasunaren eta bardintasunaren aldeko mezua zabaltzeko asmoz.

Humanae-Work in progress proiektuan ateratako hainbat argazki dagoz ikusgai Bilboko Uribitarte pasealekuan eta Getxo antzokiaren fatxadan. Martiaren 21a, Arrazakeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna izan dala aprobetxauta aurkeztu ditue erakusketak Bilboko eta Getxoko udalek. Izan be, Angelica Dass brasildarraren irudiek gizakiaren kolore guztiak erakusten ditue, aniztasunaren eta bardintasunaren aldeko mezua zabaltzeko asmoz.

Personak azalaren kolorearen arabera banatzea ulertezina da Dassentzat eta horregaitik hasi zan Humanae proiektuko argazkiak ataraten. Argazki sinpleak dira, personak erakusten ditue. Guztira, lau kontinentetako 3.000 personaren argazkiak atara ditu. Bizkaian be ibili da proiekturako argazkiak ataraten, bertoko 56 personak parte hartu dabe, hain zuzen.

Proiektu personala da hau, nire familia oso koloretsua da, azaldu dau Angelica Dassek, interneten argazkiak ipinten hasi nintzan eta nire moduan pentsetan daben jente gehiago topau neban. Hausnarketea eragitea da proiektuaren helburua, bardintasunaren inguruan.

Bilboko Uribitarte pasealekuan, formatu handiko panelak ipini ditue eta han dagoz Dassek ataratako hainbat erretratu. Getxo antzokiaren fatxadan be ipini ditue beste batzuk. Proiektuan parte hartu daben persona guztiei eskerrak emon deutsez argazkilariak: Proiektua ez da nirea, gurea da, parte hartu daben 3.000 personena.

Egun sinbolikoa, Arrazakeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna, aukeratu dabe erakusketak zabaltzeko. Bilboko Udaleko zinegotzi Itziar Urtasunek adierazo dauenez, bazterketeari aurre egiteko, erantzunkizuna danona da, erankundeena eta gizartearena. Getxoko Udalagaz alkarlanean dagoz gai horretan, estrategia bat dogu biok, arrazakeriaren aurkako politikak asmo hutsetik errealidadera pasau daitezan. Elena Coria Getxoko Udaleko zinegotziak ganeratu dau, bizikidetzarako baloreak partekatzen dituela erakunde biek.

Erakusketea une aproposean datorrela azpimarratu dau Coriak: Europan arrazismoa eta intolerantzia gora doaz. Horregaitik, gogoratu dau persona guztien arteko bizikidetzearen aldeko konpromiso sendoa daukiela Getxon.

Angelica Dassen erakusketeagaz lotuta, Getxoko ikastetxe batzuetako ikasleek tailer bereziak egin ditue. Emoitzea, Areeta eta Algortako metro geltokietan ikusi leiteke. Dassen erakusketeari jagokonez, apirilaren 10era arte egongo da ikusgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu