Arriaga antzokiaren eraikineko hainbat elementu barrituko ditue
2016-03-21 16:33 KultureaEskulturak, balkoiak eta beste apaingarri batzuk zaharbarrituko dituala iragarri dau Bilboko Arriaga antzokiak, denporeak hondatu egin ditu eta. Eraikinaren konserbazinoa egokia dan arren, elementu batzuk konpondu egin behar dira eta, horregaitik, balio handiko ondarea gordeteko ezinbestekoa da lan hori.
Eskulturak, balkoiak eta beste apaingarri batzuk zaharbarrituko dituala iragarri dau Bilboko Arriaga antzokiak, denporeak hondatu egin ditu eta. Eraikinaren konserbazinoa egokia dan arren, elementu batzuk konpondu egin behar dira eta, horregaitik, balio handiko ondarea gordeteko ezinbestekoa da lan hori.
Arriaga antzokiaren balio monumental eta artistikoa handia danez, hileotan azterketa teknikoak egin ditue eraikinean, haren egoerea zehatz-mehatz ezagutzeko. Konserbazino egoera oso onean topau dabe eraikina (1999an zaharbarritu eben goitik behera). Halandabe, apaingarri eta eskultura batzuetan higadurearen eta degradazinoaren arrastoak topau ditue.
Detaile handiko errestaurazino lanak egingo ditu, beraz, Arriaga antzokiak. Begi hutsez, kaletik ikusteko gatxa izango da hobekuntzea, baina elementu guztiak egoera onean manteniduteko ezinbestekoa izango da.
Fatxada nagusian, plazara begira dagoenean, zazpi eskultura barrituko dira. Antzokia eregi zanetik, 1890etik, dagoz bertan. Balkoi bi eta kariatideak be barrituko ditue. Atzeko fatxadan, balkoiak eta goiko aldeko musika-moltsoa konponduko ditue.
Zaharbarritzeaz Petra enpresea arduratuko da. Era horretako zereginetan eskarmentu handia dauka, esaterako, Gasteizko Santa Maria katedraleko lanetan. 130.000 euroko aurrekontua dauka lanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!