Leitzara joan da Bardoetako hirugarren edizinoa

Bizkaie! 2016-03-21 09:20   Bertsolaritzea

Hasi zan moduan, jai giroan amaitu da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren hirugarren edizinoa. Hiru talde izan dira oholtza ganean, Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak. Etxarriko frontoian 270 entzuleren aurrean egin da finala eta azkenean leitzarrek eroan dabe Bardoen azken saioa.

Bardoen finalera heldu diran hiru taldeetako hamar bertsolari izan dira Etxarriko oholtzara eta taldekideen artean banatu ditue egin beharreko lanak. Kantau ez eze, taldeko kideek be egin behar izan ditue aurkezle lanak, lau aurkezleren artean banatu dabe eginbeharrekoa. Musikea be ez da faltan izan saioan zehar, trikitixea, panderoa, txirulea eta kitarrak lagundu dabe bertsolarien jarduna.

Ohiko txapelketea ez danez, Bardoetan parte hartu daben beste taldeetako kideek eta entzuleek egin ditue epaiale lanak eta euren erabagiz Leitzako Atekaberts izan da Bardoetako hirugarren edizinoa irabazi dauen taldea. Bertsozale Alkarteko eta Etxarriko udalaren ordezkarien eskutik hiru taldeek jaso ditue sari potoloenak; beste talde batzuek be sari bereziak jaso ditue.

23 saio bi hilebetetan

Urtarrilaren 22an abiatu zan Bardoen aurtengo edizinoa eta danetara 23 saio jokatu ditue Nafarroan zehar. 121 parte-hartzaile izan dira 16 taldetan banatuta, horreetatik 71 bertsolari zirala. Hirugarren edizino honetan bardoak eremu barrietara zabaldu dira eta lehen aldiz Lizarra, Altsasu eta Aurizberriko taldeak izan dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu