Arabako 16 bertsolari eta entzulea epaile 'Oholtzapetik' egitasmoan
2016-03-21 14:41 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteak apirilaren 8an, Ozatean hasiko dan egitasmo barria dakar, Oholtzapetik, hain zuzen. Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolari lehiatu eta 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile oholtzapetik. Finalean ez da irabazlerik egongo.
Arabako Bertsozale Alkarteak egitasmo barria dakar, Oholtzapetik, hain zuzen. Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolari lehiatu eta 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile oholtzapetik. Finalean ez da irabazlerik egongo.
Arabako Bertsozale Alkarteak 2016ko udabarrian, bertsozaleei eskaini nahi deutse Arabako bertsolariakaz gozetako aukera barri bat. Horretarako, egitasmo barri bat martxan ipiniko dau: Arabako bertsolariak Oholtzapetik. Entzulea epaile.
Arabako 16 bertsolari izango dira lehian, lau saiotan banatuta. Oholtzarik bako aretoetan jokatuko dira 4 saioak, lau herritan.
Publikoaren ebatziaren arabera, finalerako sailkatuko da saio bakotxean boto gehien jasoten dituana. Beraz, finalean, oholtza ganean, 4 bertsolarik kantauko dabe. Finalean ez da epailerik egongo, eta ez da irabazlerik izentauko.
Oholtzapetik. Egitaraua:
- Apirila 8, barikua, 20:30ean, 1. Jardunaldia, Ozaetako Iduia Jauregian. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Julen Zulaika, Izar Mendiguren eta Orlando Arreitunandia. Gai-jartzailea: Nieves del Alamo.
- Apirila 15, barikua, 20:30ean, 2. Jardunaldia, Murgiako Liburutegian. Bertsolariak: Oihane Perea , Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategi. Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta.
- Apirila 22, barikua, 20:30ean, 3. Jardunaldia, Aguraingo Zabalarte etxean. Bertsolariak: Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubio. Gai-jartzailea: Marta Ugarte.
- Maiatzak 6, barikua, 20:30ean, 4. Jardunaldia, Amurrioko Kultur Etxean. Bertsolariak: Xabi Igoa, Jon Ruiz de Pinedo, Juan Mari Juaristi eta Paula Amilburu. Gai-jartzailea: Oier Suarez.
- Finala, Maiatzak 13, barikua, 20:30ean, Legution. saio bakotxeko irabazleak lehiatuko dira finalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!