Sarako Idazleen Biltzarrean Itxaro Borda eta Michel Iturria omenduko ditue

Bizkaie! 2016-03-11 09:33   Kulturea

Urtero, Pazko Astelehenez, egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, euskerazko eta euskal gaiei buruzko liburuak aurkeztu eta Lapurdin euskal kultureari arnasea emoteko. Martiaren 28an egingo dabe biltzarraren 33. edizinoa, ehun idazle, hamaika argitaletxe eta 22 alkarte bertan dirala. Gazteak erakarteko ahalegina egingo dabela dinoe antolatzaileek.

Urtero, Pazko Astelehenez, egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, euskerazko eta euskal gaiei buruzko liburuak aurkeztu eta Lapurdin euskal kultureari arnasea emoteko. Martiaren 28an egingo dabe biltzarraren 33. edizinoa, ehun idazle, hamaika argitaletxe eta 22 alkarte bertan dirala. Gazteak erakarteko ahalegina egingo dabela dinoe antolatzaileek.

Mila bisitari inguru espero ditue Sarako kiroldegiko hitzorduan, edo beharbada gehiago, Pantxoa Etxegoin Euskerearen Kultur Erakundeko zuzendariaren esanetan. Gazteak erakarteko asmoz, aldatu egin dabe azokearen egiturea eta sail barriak sortuko ditue. Esate baterako, umeen txokoa egongo da, tailerretan, ikuskizunetan eta ipuin kontaketetan parte hartzeko aukereagaz. Azokeak erabarritzea behar dauela uste dau Etxegoinek.

Era berean, inguruko ikastetxeetako 200 ikasle inguruk sortutako lanak erakutsiko ditue gune artistikoan: Argazkiak, marrazkiak, idazlanak eta abar. Liburuak doban konsultetako lekua be egongo da, aurten lehenengoz.

Gazteak erakarrita, euskereari be leku handiagoa egin nahi deutsie. Izan be, Sarako Idazleen Biltzarrean, euskerazko liburuak ez eze, frantsesezkoak be onartzen ditue, Euskal Herriagaz lotutako gaiak jorratzen baditue. Hortaz, erdereak leku handia hartzen dau azokan, baina Sararen eta Idazleen Biltzarraren izakera euskalduna agirian itxi nahi dabe.

Ehun idazle inguru espero ditue Saran Pazko Astelehenean. Izan be, Sarako Idazleen Biltzarra, batez be, idazleen topaleku da, alkarregaz berba egiteko aukerea izan deien. Irakurleentzat be, gustukoen daben autoreagaz solasalditxua eukiteko aukera ona izaten da. Era berean, liburuak sinatzeko ekitaldiak be izaten dira egun horretan.

Aurtengo omenduak Itxaro Borda eta Michel Iturria izango dira. Idazle oparoa da Borda, prosan zein olerkietan, eta gaur egungo euskal literaturan lekua egin dau. Oraintsu plazaratu dau Azken hondakinak liburua. Michel Iturria, bestalde, marrazkigilea da. Politikeari, eguneroko gaiei eta gizarteari buruzko binetak egiten ditu. Eguerdian emongo deutsie saria Bordari eta Iturriari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu