'Txanozuritxu' operearen estreinaldia, ABAO Txiki programearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2016-03-11 13:17   kulturbiz

ABAO-OLBE alkartearen programa didaktikoak mende laurena bete dauela eta, Txanozuritxu umeentzako operearen erabateko estreinaldia egingo dabe zapatuan eta domekan, Bilboko Arriaga antzokian. Txanogorritxu ipuinean oinarritutako euskerazko operea da Txanozuritxu eta Euskal Herrikoak dira sortzaile eta aktore guztiak.

ABAO-OLBE alkartearen programa didaktikoak mende laurena bete dauela eta, Txanozuritxu umeentzako operearen erabateko estreinaldia egingo dabe zapatuan eta domekan, Bilboko Arriaga antzokian. Txanogorritxuren ipuinean oinarritutako euskerazko operea da Txanozuritxu eta Euskal Herrikoak dira sortzaile eta aktore guztiak.

Euskal artistek idatzi, zuzendu eta interpretautako lehenengo operea da Txanozuritxu OLBEren historia luzean. Carlos Imaz baritonoa arduratu da Charles Perrault frantsesak jasotako Txanogorritxuren ipuina umeentzako opera bihurtzeaz. Zortzi kantari eta bost musikarirentzako obrea da.

Zortzi urtetik gorako umeentzat aproposa da Txanozuritxu, OLBEren arabera. Neska-mutil guztiek ezagutzen daben istorioa modu original eta harrigarrian kontetan da, 50 minutuko opera laburrean. Umorea eta emozinoak ez dira falta.

Zortzi aktorek parte hartzen dabe Txanozuritxun, danak be euskal eszena lirikoko gaur eguneko artista ezagunak. Marta Urbietak egiten dau Txanozuritxuren papela. Mikeldi Atxalandabaso, Itxaro Mentxaka, Jose Manuel Diaz, Marife Nogales, Gexan Etxabe, Olatz Saitua eta Itziar de Unda dira ganerakoak. Gaudeamus abesbatzeak be kantetan dau.

ABAO Txikiren, OLBEren programa didaktikoaren, 25. urteurrena gogoratuko dabe Txanozuritxu obreagaz. Arriaga antzokian izango dira emonaldiak. Zapatuan, martiak 12, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta domekan, hilak 13, sesino bikotxa egongo da (12:00 eta 18:00). Astelehenean ikastetxeentzako beste emonaldi bi egongo dira. Sarrerak Arriaga antzokian edo OLBEren egoitzan erosi leitekez, baita erakundeon webguneen bidez be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu