'Iñigo eta biyok Gozategiz' ikuskizun barria gure plazetan
2016-03-11 10:09 MusikeaAsier Gozategiren esanetan: Zuriak eta baltzak bat egin genduan 1992. urtean Gozategi sortzeko; izakeraz eta jokamoldez oso desbardinak gara Iñigo eta biok. Oriotarraren esanetan gainditzekoak dira desbardintasun guztiak: musikeak erakutsi deusku eta jakitun gara erromeria batek bikote bat sortarazo leikela; eta ezustean, herria batu.
Datorren martiaren 18an, Orioko Kultur Etxean Asier Gozategik eta Iñigo Goikoetxeak Iñigo eta biyok Gozategiz ikuskizun barria aurkeztuko dabe. Kultur etxe eta areto txikietan eskainiko dabe urte osoan zehar; horixe da asmoa eta aurrerako bidea zehaztuta dago: Oñatin izango dira apirilaren 9an eta hitzordu gehiago berbatzen dabiz ikuskizuna herririk herri eroateko. Orion gaueko 22:30ean hasiko dira eta sarrerak 5 euroan eskuratu daitekez Orion bertan.
Kontakizun intimoa eta zuzeneko musikea buztartuko ditu ikuskizun barriak. Herriari abesteaz gan, herriari berba egingo deutso Gozategik. Plazako hogeita bost urteko ibilbidearen kontakizun intimoa da bikotearena, aurrera begirako ikuspegiagaz sortua, holan adierazo dau Iñigo Goikoetxea musikari urdiaindarrak: hiru plano lantzen ditu ikuskizunak: Gozategi taldearen kantuak eta atzean dagozan istorioak, Asier eta bion bizipen personalak eta plazeak Euskal gizartean dauen indarra. Ibilbideko gorabeherak eta anekdotak, musikariek bidean izandako gorabeherak, garai bakotxean gizarteak emondako mezuak izango dira ardatz ordubeteko ekitaldian.
Nabarmen ikusten da ikuskizuna iragarten dauen zuri-baltzeko kartelean, izan be, baltza eta zuria muturreko koloreak dira emonaldiaren helduleku Asier Gozategiren esanetan: Zuriak eta baltzak bat egin genduan 1992. urtean Gozategi sortzeko; izakeraz eta jokamoldez oso desbardinak gara Iñigo eta biok. Oriotarraren esanetan gainditzekoak dira desbardintasun guztiak: musikeak erakutsi deusku eta jakitun gara erromeria batek bikote bat sortarazo leikela; eta ezustean, herria batu.
Iñigo eta biyok Gozategiz ikuskizun barriak ez ditu plazako kontzertuak ordezkatuko. Igaz berrogeitik gora kontzertu eskaini zituan Gozategik Euskal Herriko hainbat herritan. Gozategi eta Goikoetxea bakarrik agertuko dira emonaldi barrian, baina plazan, Gozategi taldearen kontzertuetan ondoan izango ditue Imanol Goikoetxea, David Gorospe, Iñigo Perona eta Asier Sarasola musikariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!