Josu Bergara eta Pau Alabajos zuzenean Bizkaian zehar
2016-03-15 11:58 MusikeaMartiaren 17an, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza egitarauaren barruan, akustikoan eta giro intimoan aurkeztuko ditue euren azken diskoak. Martiaren 18an, Eako Eskoikiz tabernan kantauko dabe eta 19an, barriz, Larrabetzuko Hori bai gaztetxean.
Josu Bergara musikari euskalduna eta Pau Alabajos valentziarra 2011an Bartzelonako Euskal Etxean ezagutu ziran. Ordutik alkarregaz hamaikatxu kontzertu eskaini ditue Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan. Martiaren 17an, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza egitarauaren barruan, akustikoan eta giro intimoan aurkeztuko ditue euren azken diskoak. Martiaren 18an, Eako Eskoikiz tabernan kantauko dabe eta 19an, barriz, Larrabetzuko Hori bai gaztetxean.
Kanta Txikien Indarra izenburuko laugarren diskoa aurkeztu deusku oraintsu Josu Bergara abeslariak. Kantautorearen diskoa hamar abesti barri eta lau zaharrez osotuta dago eta zuzenean grabautako lana da, Bilboko Kafe Antzokian grabautakoa. Lan barri honetan melodien pisua eta freskotasuna agirian dira. Estilo aldetik, bere esentziari uko egin barik, Bergarak erritmo sinpleak, artifiziorik bakoak, poesia bizia eta xumearen bitartez mezu zuzenak eta hurrekoak idazten ditu. Kanta txikiak taula gainean handi eginez.
Beste alde batetik, L'amor i la ferocitat Pau Alabajos musikariaren seigarren diskoa da. Alex The Great Nashvilleko (Tenesee) estudioetan grabau eban Brad Jones produktorearen gidaritzapean. Estudioan zuzenean grabautako album barri horretan, filtro zein moldaketa bereziak alde batera itxi ditue, sekulako emoitzea lortuz. Zintzotasuna eta zorroztasuna marka dituan kantugile valentziarraren nortasuna agirian geratu da hamabi abestiz osotutako lan barri honetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!