'La Galerna y la Mar' liburuak 1912ko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu
2016-03-14 11:27 KultureaLa Galerna y la Mar liburua aurkeztu barri dau Desclée De Brouwer argitaletxeak, Isabel Letek idatzitako lehenengo eleberria. Alegiaz moldatutako eleberri historikoa da hau eta bertan egileak 1912. urteko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu.
La Galerna y la Mar liburua aurkeztu barri dau Desclée De Brouwer argitaletxeak, Isabel Letek idatzitako lehenengo eleberria. Alegiaz moldatutako eleberri historikoa da hau eta bertan egileak 1912. urteko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu.
Protagonista bakotxaren istorioakaz batera, egileak galarrena bat zelan garatzen dan azaltzen dau kapitulu baten, geure euskal kostaldeko herrietan askotan izaten dan fenomeno meterologikoa.
Eleberriak euskal portuak zeharkatzen ditu, galarrenak legez, mendebaldetik ekialdera, eguerditik gauera, itsasoa lekuko. Itsasgizonek ezelako iragarpenik barik egiten eutseen aurre galarrena horreei eta itsasemakumeek, barriz, galarrenen ondorioei egiten eutseen aurre.
Isabel Lete, egilea
Itsasemakume ausarta, ikertzailea eta dibulgatzailea, espiritu ekintzailekoa, behin eta barriro sartzen da proiektu barrietan eta oraingo liburu hau bihotzetik idatzi dau.
Nautikan eta Itsas Garraioan lizentziautakoa, Espazioko Zientzia eta Teknologian Masterduna da eta komunikazino gune desbardinetan kolaboretan dau. Euskal Herriko Kapitain, Patroi eta Itsazaleen Alkartearen sortzaile historikoa eta presidentea da. Liburu honetan galarrenen ondorioak zelakoak diran azaltzen ditu.
Fenomeno hau ondo baino hobeto ezagutzen dau. Liburuan sasoi berezi baten testuinguruan agertzen dau, emakumea bigarren mailan egoanean, hain zuzen be. Personaiak eregiteko inguruko personak hartu ditu ardatz, horreen nortasun eta izakerea. Eta sasoi haretako izen eta abizenak jarri deutsez. Isabelek itsasoak aztindutako emakumeen talde batek gainditu behar izan zituen zailtasunak jarten ditu agirian.
Emakume horreek omendu gura izan ditut, orduko egoera eta jazoerak kontau eta eurek bizi izandakoa biziten saiatuz, nahiz eta gaur egun bizi garen ongizate egoeratik hau ezinezkoa izan.
Liburua emakumeen istorio bat da, bertan galarrena azaltzen da eta emakume horreen bizitzaren inguruan egozan gordintasuna eta hipokrisia. Baina aldi berean irakurleak bizitzearen aldeko maitasuna, burrukea, egoerarik gogorrenak gainditzeko gogoa eta energia positiboa be atzemongo ditu.
Desclée De Brouwer
Desclée De Brouwer enpresa familiarra da, Bilbon José Mª Gogeascoechea jn.ak 1945.ean sortutakoa. Sei hamarkada baino gehiago daroaz editorialak edizinoa lantzen, kristinaau humanismoaren baloreen zabalkundearen alde lan eginez eta beste prestakuntza-arlo eta arlo akademikoak ahaztu barik, horreen artean, psikologia, autolaguntzea, pedagogia, enpresa kudeaketea edota ume zein gazteentzako euskal literaturea.
Azken urteotan, kalidadearen alde, independentzia eta nortasun propioaren alde konprometidutako editoreen hiru belaunaldien eskutik, bere esportatzaile bokazinoa tarteko dala, hispaniar hizkerako herrialde guztietan presente dago eta ezinbesteko erreferente legez finkatu da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!