Apirilaren 9an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2016-03-15 14:38   Bertsolaritzea

Bertsoak eta atsotitzak buztartzea eta euskeraz primeran pasetea da ekitaldiaren helburua. Lehiaketan taldeka (2, 3 edo 4 lagunek osotutako taldea) hartzen da parte. Parte-hartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrakaz identifikau beharko ditue. Hemen irakurri esaera zahar horreen zerrendea (100 esaera) eta azalpenak.

Udabarria ate joka dogu, eta horregaz batera, Esaera Zaharren Sopelako Txapelketearen XXIII. edizinoa. Apirilaren 9a, zapatua da Sopelako AEK-ko lagunek aurtengo edizinoa egiteko aukeratutako eguna.

Bertsoak eta atsotitzak buztartzea eta euskeraz primeran pasetea da ekitaldiaren helburua. Lehiaketan taldeka (2, 3 edo 4 lagunek osotutako taldea) hartzen da parte.

Parte-hartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrakaz identifikau beharko ditue. Hemen irakurri esaera zahar horreen zerrendea (100 esaera) eta azalpenak.

Ohikoa dan legez, txapelketeak saio bi ditu; goizean, 11:00etatik aurrera, parte-hartzaileak multzoka banatu eta nor bere ibilbideari lotuko jako, tabernaz taberna, musika-giroan. Zeregina izango dabe Algortako Bertso Eskolako kideen bertso idatziak entzun eta, bakotxaren azpian gordeten dan esaera zaharra zein ete dan erabagita, atsotitza asmetea eta zuzen esatea. Holan, multzoetatik talde bana sailkatuko da final-erdirako. Puntu gehien eskuratutakoa, hain zuzen.

Ondoren, 15:00ak aldera, herri-bazkaria izango da, Ander Deuna ikastolan. Bazkalostean, barriz, final-erdiak eta finala jokatuko dira, ia-ia goizeko modu berean. Izan be, oraingoan bat-bateko bertsoak entzungo ditue taldeek, Itxaso Paia eta Odei Barroso bertsolarien ahoetatik.

Informazinoa eta izen emoteak: telefonoz (618.57.44.45 / 695.77.40.15) edo posta elektronikoz (jose-p@aek.eus / aitor-f@aek.eus). Inskripzinoak 10 euro balio dau taldeko eta bazkariak 20 euro personako. Sariak be egongo dira!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu