Durangoko bonbardaketearen 79. urteurrena da gaur

Bizkaie! 2016-03-18 10:06   Kulturea

Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak gaur, martiaren 31n beteten dan Durangoko Bonbardaketearen 79. urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu dabe.

Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak gaur, martiaren 31n beteten dan Durangoko Bonbardaketearen 79. urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu dabe.

- Martiaren 30ean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era bitartean, instalazino parte-hartzailea bonbardaketearen biktimen omenez (Andra Mariako eleizpean).


- Martiaren 31n, bonbardaketan hildakoei oroimen ekitaldia arratsaldeko 20:00etan Andra Mari eleizpean. Ekitaldiaren antolatzaileak Gerediaga Alkartea eta Kriskitin Jantza Taldea dira. 20:30ean, 1. aire-erasoaren alarma-hotsa jotea (Andra Mariako parrokian).

Bonbardaketearen abestiaren bersinoa Yoko Out talde durangarrak egingo dau.


- Apirilaren 1ean, mahai-ingurua: Gertutik: Errefuxiatuaren bidaia luzea, 19:00etan Kurutzesantu Museoan (*Mahaingurua gazteleraz izango da). Gerra zibilak geu be errefuxiatu izatera behartu gintuan. Azken hileotan batez be Siriako gatazkatik igesi dabilzanen egoerak kezka handia eragin dau gizartean. Bidaia luzea eta gogorra egiten dabe askok. Hurretik egoerea ikusi, bizi eta ezagutu dabenen ahotik jaso nahi dogu egungo errefuxiatuen egoerearen barri. Parte-hartzaileak: Nerea Mujika (Gerediagako burua), Mateo Agirre (Jesuit Refugees Service - Alboan) - 1966tik Congon izan da Jesuitea. 1994tik herrialde horretako errefuxiatuakaz lan egin izan dau.  Congon ez eze, Afrika Mendebaldean Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzun zuzendari izan da. 2011. urtetik Alboan GKEko zuzendaria da; Hodei Arrausi (EITBko kazetaria), 2007tik Euskal Telebistako kazetaria da. Atzerriko barriemoile izan eta gero, 2015ean, albistegietako nazinoarteko arloburua izan da.  2016an, barriro erreportari lanetara itzuli da eta zuzenean, Gereziako Chios islan Siriatik igesi dabilzan errefuxiatuen egunerokoa hurretik ikusi eta kontau dau; Itxaso Egia (CEAR-Euskadi),  2007tik Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeko kidea da. Asiloa eskatzen daben personen behin behineko harrera programan gizarte hezitzaile lanetan dabil.


- Apirilaren 2an eta 3an, Durangoko bonbardaketako aztarnak izenburupean, bisita gidatuak. Zapatuan, apirilak 2,  17:30ean, gaztelaniaz. Apirilaren 3an, domekan, 11:30ean, euskeraz.

Ordu eta erdiko oinezko ibilbidea da Durangon zehar. 1937ko martiaren 31n Durangoko bonbardaketea ezagutzeko aukerea eskainiko dau, bonbardaketeak itxi zituan eta oraindino irauten daben aztarnak ezagutzeko bisitak izango dira. Sei geldiune nagusi ditu ibilbideak: Kurutziaga kalea, Komentu kalea, Andra Mari basilikea, Ezkurdi plazea, Etxezarreta Jauregia eta Nevers ikastetxea.

Leku kopurua mugatua danez, izena aurretik emon behar da gerediaga@gerediaga.eus helbidean edota 946818066 telefono zenbakira deituta.


Bideo laburra: Durangoko bonbardaketa. Aztarnak

Zugaza Zineman, Arriola Antzokian eta Berrizko Kultur Etxean izango dira proiekzinoak. Durangoko bonbardaketako aztarnen ibilbidean oinarrituta, lehengo eta oraingo irudiakaz osotuta, 1937ko Martiaren 31ko bonbardaketea azaldu eta gogoratzeko balioko dauen ikus-entzunezko laburra. Zazpi minutuko iraupena dauka eta bi bersino dira: euskerazkoa, gaztelerazko azpitituluakaz, eta ingelesez.

Ikus-entzunezkoa Zugaza Zineman eta Arriolan ikusgai izango da Aste Santuko eta apirileko lehenengo astegoienean, ohiko film emonaldien aurretik. Berrizko Kultur Etxean, barriz, apirilaren 8ko film emonaldian eskainiko dabe.

Sorginola gaztetxeak eta Sapuetxek be bideoa zabaltzeko egitarau propioa antolatuko dabe.

Zinema-aretoetan ez eze, sare sozialetan eta Gerediaga Alkartearen webgunean be zabalduko da.

Ikus-entzunezkoa Bideografik-ek produzidutakoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu