Zetazeoak ikusteko itsas-ibilaldiak antolatu ditu Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak

Bizkaie! 2016-03-17 09:37   Kulturea

Zetazeoak 10etan kanpainea apirilean hasiko da eta, urrira bitartean, itsasoko animaliak eta batez be zetazeoak ikusteko aukerea emongo deutse herritarrei. Eusko Jaurlaritzearen menpeko Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak antolatzen ditu urteerok. Busturian dago zentroa, baina Bermeo izango da abiapuntua.

Zetazeoak 10etan kanpainea apirilean hasiko da eta, urrira bitartean, itsasoko animaliak eta batez be zetazeoak ikusteko aukerea emongo deutse herritarrei. Eusko Jaurlaritzearen menpeko Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak antolatzen ditu urteerok. Busturian dago zentroa, baina Bermeo izango da abiapuntua.

Itsasoko fauna ezagutzera emotea eta horreen espezieen konserbazinoak daukan garrantziaz ohartarazotea dira Zetazeoak 10etan programearen helburuak. Ambar alkartearen eta Hegaluze enpresearen laguntzinoa izango dau Biodibersidadearen Zentroak aurtengo egitarauan.

Bermeoko portutik urtenda, Bizkaiko itsasoan sartuko dira Zetazeoak 10etan-eko ontziak. Zetazeoak ikusi eta entzun ahal izango dira. Hidrofono bati esker, baleen hotsak entzuteko modua izango dabe parte-hartzaileek. Zetazeoak ez gogaitzeko edo kaltetzeko eran egingo da jarduerea.

Klase bitako urteerak preparau ditue aurtengo denporaldirako: Lau ordukoak (10:00-14:00), zazpi urtetik gorako edozeinentzat; eta sei ordukoak (9:00-15:00), 16 urtetik gorakoentzat. Azken modalidade horrek, Zetazeoak 10etan PRO izenekoak, 2.000 metroko sakoneran bizi diran animalien barri eukiteko balio dau: katxaloteak, cuvier baleak eta abar. Beste modalidadea baino garestiagoa da.

Apirilaren 5ean izango da lehenengo urteerea eta urria amaitu arte egingo dira. Hilez hil iragarriko ditue antolatzaileek ibilaldietako data zehatzak. Plaza mugatuak dagoz eta nahi dabenak izena emon leike dagoeneko, Euskadiko Biodibersidadearen Zentroagaz bat eginaz (info@torremadariaga.org). Itsaso zantarragaitik edo eguraldi txarragaitik urteeraren bat bertan behera geratu leitekela ohartarazo dabe antolatzaileek.

Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu