Ekozinemaldia martxan da, ekologia soziala lantzen dauen zikloa

Bizkaie! 2016-03-16 09:41   Zinemea

Ekologistak Martxan taldeak antolatzen dau urtero Ekozinemaldia. Aurten 10. aldia da. Ingurumenaren inguruko kezkak, ardurak eta interesak erakusten dituen filmak dira zikloaren ardatza. Martiaren 20ra arte, Euskal Herriko 17 uri eta herritan egongo dira proiekzinoak. Esaterako, Bilbon, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira.

Ekologistak Martxan taldeak antolatzen dau urtero Ekozinemaldia. Aurten 10. aldia da. Ingurumenaren inguruko kezkak, ardurak eta interesak erakusten dituen filmak dira zikloaren ardatza. Martiaren 20ra arte, Euskal Herriko 17 uri eta herritan egongo dira proiekzinoak. Esaterako, Bilbon, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira.

Aurtengo edizinoko gai nagusia eredu energetikoa eta horrek aldaketa klimatikoan daukan ondorioa izango da. Era berean, herritarrak sensibilizetea eta natureagaz lotutako gaietara hurreratzea be bilatzen dabe.

Film luze eta laburrak, fikzinoa zein dokumentalak, dagoz Ekozinemaldiko programazinoan. Euskal Herriko, AEBetako, Uruguaiko, Boliviako eta Espainiako produkzinoak egongo dira, antolatzaileen esanetan. Filmak jatorrizko bersinoan emongo ditue. Ekologistak martxanek egindako Piztu aldaketa! euskeraz ikusi ahal izango da. Honek dena aldatzen du filma be, atzerrikoa dan arren, euskeraz azpititulauta emongo dabe, antolatzaileek itzuli egin dabe eta.

Martiaren 14an hasita, Euskal Herriko 17 udalerritan emoten dabiz Ekozinemaldiko filmak: Artea, Ataun, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Irun, Iruñea, Leioa, Lizarra, Oiartzun, Ordizia, Orereta, Segura, Tolosa eta Trapagaranen. Saio gehienak dobakoak dira.

Bilboren kasuan, hiru egunez egongo dira proiekzinoak, eguazten, eguen eta barikuan. Hilaren 16an (18:00), Bilborock aretoan, Honek dena aldatzen du ikusi ahal izango da. 17an (19:00), Ekoetxean, hiru film: Como los lobos cambiaron los rios, Los malos sueños de Rene Petit eta Un minuto por el Beni. Barikuan (19:00), Ekoetxean, beste hiru pelikula: Crudo paraiso, Asfaltar Bolivia eta Tu tienes el poder para cerrar Garoña.

Egitaraua, herririk herri, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu