VII. Euskaraz Bizi Eguna Baionan, apirilaren 16an
2016-04-14 13:20 Euskerea berbagaiIzan, Egin, Eragin. Euskal Herrian Euskaraz lelopean ospatuko da VII. Euskaraz Bizi Eguna Baionan. Aldarrikapen jaia Lapurdira eroaten daben lehenengo aldia da, eta EHEk azpimarratu dauenez, salto kualitatiboa emoteko sasoia da: gure etorkizunerako erabagigarria dan boladea da hau eta bakotxak beretik eta komunidade moduan bultza eginez euskaldunok asmau behar dogu.
Oraintsu abiatutako gogoeta prozesuari eutsiz, Izan, Egin, Eragin. Euskal Herrian Euskaraz lelopean ospatuko da Euskaraz Bizi Egunaren zazpigarren edizinoa Baionan. Igaz Otxandion egin zan, eta Baionan egingo dabe aurten, apirilaren 16an, zapatuan. Aldarrikapen jaia Lapurdira eroaten daben lehenengo aldia da, eta EHEk azpimarratu dauenez, salto kualitatiboa emoteko sasoia da: gure etorkizunerako erabagigarria dan boladea da hau eta bakotxak beretik eta komunidade moduan bultza eginez euskaldunok asmau behar dogu. Horretan jarri nahi dau indarra Euskal Herria Euskaraz taldeak, eta beraz, norbanakoon ahalduntzea eta hizkuntza aktibismoa oinarri hartuta egiten gagozan gogoetea lagungarria izango da. Nahikoa arrazoi dago holako ekitaldi bat antolatzeko, baita euskerearen aldeko burrukan jarraitzeko be: Euskaldunok bizi dogun egoera gordinak ez dau aldaketa sakonik izan, eta hizkuntzen arteko alkarbizitza honetan bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dogu.
Egoera horri bueltea emon gura deutsie. Euskal Herrian Euskaraz taldekoen ustez, erabagigarria da hori euskeraz biziteko bidean beharrezko aldaketak egiteko: Mendeetako zapalkuntzak gugan sortu dituan ustezko errespetuzko jokabide sumisoak gainditzeko deia egiten deutsagu norbanakoari, euskerearen alde egotetik euskerearen alde egitera pasau daiten.
Euskaraz Bizi Egunaren egitaraua
Apirilaren 16an, euskeraz bizi nahi dauen herria irudikatuko dabe Baionan, eta horretarako herri eragileakaz auzolanean atondu dabe egitaraua, jaia eta aldarrikapena buztartuz. Kontuak kontu, 10:00etan hasita, artisau eta eragileen erakustazokea eta umeentzako joko eta puzgarriak egongo dira herrian. Porrotx pailazoa be bertan izango da, eta Behatokiak eta Kontseiluak #Akuilari tailerra emongo dabe.
Eguerdian, 13:30ean bazkaria eta kantaldia izango dira, Erramun Martikorenagaz. Arratsaldean, barriz, kalejirea eta bertso poteoa izango dira, Xumai Murua eta Ortzi Idoate bertsolariakaz eta elektrotxarangeagaz lagunduta. Gauean kontzertuak izango dira: Torii Baionako taldea, Sorkun eta DJ-ak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!