Umorera jo dau Joxean Agirrek bere bederatzigarren nobelan
2016-04-14 15:21 KultureaGizajoen katalogoa liburuan (Elkar) autofikzinoa, mundu literarioaren parodia eta umorea nahastau ditu Joxean Agirre azpeitiarrak. Idazten hasi barri dan liburu-saltzaile erretiratu bat da protagonistea. Benetako personaiak sartu ditu Agirrek kontakizunean, tartean autorearen izena daroana. Literatureagaz lotutako pasadizoen bildumatxu bat be badago liburuan.
Gizajoen katalogoa liburuan (Elkar) autofikzinoa, mundu literarioaren parodia eta umorea nahastau ditu Joxean Agirre azpeitiarrak. Idazten hasi barri dan liburu-saltzaile erretiratu bat da protagonistea. Benetako personaiak sartu ditu Agirrek kontakizunean, tartean autorearen izena daroana. Literatureagaz lotutako pasadizoen bildumatxu bat be badago liburuan.
Literaturearen eta idazleen inguruan sortu dan mundua aztertu dau bere bederatzigarren nobelan Joxean Agirrek. Umorea erabili dau horretarako, giro literarioaren parodia eginaz. Idazleen obsesinoak irudikatu ditu, besteak beste. Era berean, neurri baten, autofikzinotzat jo leitekez liburuaren pasarte batzuk. Protagonistearen izena, adibidez, Joxean Agirre da, autorearen moduan.
Liburu-denda bateko jaubea da protagonistea eta, erretirau ostean, idazteari ekin deutso, idazle hasibarrientzako tailer baten. Euskal Nobel saridun bat sortzeko esperimentu bitxi baten barri izango dau eta, apurka-apurka, istorioa korapilotzen joango da.
Hasikeran, personaiek ez daukie izenik baina, une baten, benetako idazleen izenak agertzen hasten dira. Joxean Agirrerenaz gan, Kirmen Uriberena agiri da, esaterako. Joxean Agirrek metaliteraturea egiteko jokerea beti euki dauela uste dau Elkarreko Xabier Mendigurenek, baina nobela honetan jokera hori nabarmenagoa dala.
Idazlearen nahi eta ezinetan sakontzen dau Gizajoen katalogoa nobeleak. Ganera, liburuaren gehigarri moduan, urteetan batutako pasadizo batzuk sartu ditu Agirrek, literatureagaz eta idazleakaz lotutakoak. Nobelea izateko nahikoa pisu ez daukien kontakizunak dira, baina horreek be balio literarioa daukiela azaldu dau Agirrek.
Xabier Mendigurenen esanetan, personaiak marrazteko eta pasadizoak kontetako grazia berezia dauka Joxean Agirrek. Umore ikuturik ez jako faltau kontakizunari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!