Munduko inprobisatzaileen eta bertsolarien arteko topaketak, apirilean eta garagarrilean

Bizkaie! 2016-04-13 15:06   Bertsolaritzea

Mintzola fundazinoak eta Donostia 2016k alkarlanean sortutako proiektua da Europa bat-batean, inprobisazinoa erabilten daben munduko tradizinoak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 23ra Euskal Herrian ibiliko dira bertsolariak eta Sardiniako, Kurdistango eta Kataluniako inprobisatzaileak. Garagarrilean nazinoarteko topaketea egingo dabe Donostian.

Mintzola fundazinoak eta Donostia 2016k alkarlanean sortutako proiektua da Europa bat-batean, inprobisazinoa erabilten daben munduko tradizinoak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 23ra Euskal Herrian ibiliko dira bertsolariak eta Sardiniako, Kurdistango eta Kataluniako inprobisatzaileak. Garagarrilean nazinoarteko topaketea egingo dabe Donostian.

Udagoienean antolatu ziran lehenengo saioak Europa bat-batean egitasmoaren barruan. Bartzelonan eta Leonen kantau eben euskal bertsolariek, beste inprobisatzaile batzukaz batera. Orain, Euskal Herrira dator ekimena. Garagarrileko topaketa handira begira, girotze saioak egongo apirilean dira zazpi herritan.

Sardiniako, Kurdistango eta Herrialde Katalanetako ordezkariak etorriko dira apirileko saioetara. Saio bakotxean, euskal bertsolari batzuek be parte hartuko dabe eta itzultzaileek lagunduko deutsie alkarreri ulertzen. Lehenengo saioa Bilbon izango da, apirilaren 16an, zapatua, eguerdiko 12:00etan. Azkuna Zentroko saioa Loraldiaren egitarauan dago. Igor Elortzak eta Ane Labakak kantauko dabe sardiniar, kurdu eta katalanen alboan.

Ondoren, honeetan herrietan egongo dira saioak: Hernanin (17an), Donostian (19an), Iruñean (20an), Markina-Xemeinen (21ean), Uztaritzen (22an) eta Aramaion (23an). Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta abar izango dira bertsolarien ordezkari.

Sardiniatik, Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriak etorriko dira, baita hareei laguntzen deutsien ahots laguntzaileak be. Kurdistaneko ordezkaria Zinar Ala izango da. Dengbej izena emoten jake inprobisatzaile kurduei. Kataluniako glosadoreen ordezkari, Christian Simelio eta Anais Falco etorriko dira.

Udan, Kantu Inprobisaduen Nazinoarteko Topaketea egingo da Donostian, garagarrilaren 11tik 16ra. Goizez, jardunaldi akademikoak egongo dira Miramar jauregian eta gai ugari jorratuko ditue, mundu guztiko inprobisatzaileen eta adituen eskutik: Transmisinoa, generoa, hizkuntza gitxituak...

Jardunaldi akademikoez gan, arratsaldez, ekitaldi ugari egongo dira Donostian. Uriko hainbat txokotan inprobisatzaileak eta bertsolariak entzuteko aukerea egongo da, besteak beste. Miramar jauregian, inprobisatzaileen jardunari buruzko proiekzinoak eta erakusketak izango dira.

EHUren Udako Ikastaroen parte da jardunaldi akademikoa. Izena emoteko epea zabalik dago. Ikastaro osorako (80 euro) zein egun bakarrerako (25 euro eguneko) emon leiteke izena, bakotxaren interesen arabera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu