Bilboko Udalak 2016ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela hautatzeko lehiaketea deitu dau

Bizkaie! 2016-04-13 13:35   Kulturea

Bilboko Udalak, apirilaren 29ko eguerdiko 13:30ak bitartean zabalik izango dau 2016ko Aste Nagusia iragarteko kartela hautatzeko lehiaketan lanak aurkezteko epea. Aurten, Jai Batzordeak, kartela hautatzeko deialdia hilebete aurreratu dau aurreko edizinoakaz konparauta eta arrazoia da irudia denpora tarte luzeagoan erabili ahal izatea.

Bilboko Udalak, apirilaren 29ko eguerdiko 13:30ak bitartean zabalik izango dau 2016ko Aste Nagusia iragarteko kartela hautatzeko lehiaketan lanak aurkezteko epea. Aurten, Jai Batzordeak, kartela hautatzeko deialdia hilebete aurreratu dau aurreko edizinoakaz konparauta eta arrazoia da irudia denpora tarte luzeagoan erabili ahal izatea.

Beste urte batez, 2016ko Aste Nagusiko kartel iragarlearen hautaketeak parte hartzea izango dau oinarri.

Oinarriei jagokenez, lanak originalak eta argitaratu bakoak izatea nahitaezkoa da eta egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditue gehienez.

Neurria, barriz, 70 zm. x 50 zm. neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik barik aurkeztu behar da derrigor, CD batean hiru digitalizazino, bata 200 kb-ko JPGa, bestea Mb1-eko JPGa eta azken inpresinoaren neurriko erresoluzino handiko PDF bat.

Karteleko testua ondokoa izango da: Bilbao 2016. Aste Nagusia Abuztuak 20 - 28 Agosto.

Epaimahaia Jaietako Batzordeak izentauko dau eta 6 kide izango ditu. Horreetako batek arte eta publizidade alorrakaz zerikusia izango dau, beste bat konparsen ordezkaria izango da, beste batek kultur eta gizarteagaz zerikusia izango dau eta hiru Udalbatzaren ordezkariak izango dira, Jaietako batzordeburua barne.

Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu eta erabagiteko dagoan leku batean eta udalaren webgunean jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek botoa emoteko aldia edegiko da.

Bilboko Udalak kartel irabazlearen jaubetza ez eze, jentaurreko komunikazinorako, kopietako eta banatzeko eskubideak be izango ditu.

Beste alde batetik, lanak  ikusgai jarri ahal izango ditue Barrainkuako Kultur Etxean, abuztuaren 1etik 30era. Espazio kontuagaitik, epaimahaiak erabagiko dau zeintzuk erakutsiko diran, kartelen kalidade artistikoa kontuan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta 2016eko irailaren 30era arte ikusgai jarteko eta eurei zabalkundea emoteko eskubidea  izango dau Udalak.

Oinarriak ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu