UEMAren hezkuntza proiektua, udalerri euskaldunetarako ekarpen barria eta iraunkorra

Bizkaie! 2016-04-15 12:55   Euskerea berbagai

Udalak euskaldundu arren udalerriak erdalduntzen doazela jaubetuta, UEMAren bide estrategikoetako bat da udalerri euskaldunetako herritarrak sensibilizetea eta ahalmentzea, arnasguneen garrantziaz jaubetu daitezan, hizkuntza ohituretan euskerearen aldeko hautua egin deien.

Udalak euskaldundu arren udalerriak erdalduntzen doazela jaubetuta, UEMAren bide estrategikoetako bat da udalerri euskaldunetako herritarrak sensibilizetea eta ahalmentzea, arnasguneen garrantziaz jaubetu daitezan, hizkuntza ohituretan euskerearen aldeko hautua egin deien.

Holan, gai hau udalerri euskaldunetako eskoletan lantzeko egitasmoa atondu eta proba moduan zenbait herritan abian jarri dau ikasturte honetan UEMAk. Izan be, euskerearen arnasguneen idea eta hizkuntza ekologiaren ikuspegia ikasgeletan zabaltzea da UEMAren asmoetako bat. Bide horretan, DBHrako eta Batxillergorako materiala sortu dau UEMAk, eta ikasturte honetan Alegia, Azpeitia, Orio, Zarautz eta Zumaiako zazpi ikastetxetan landu da, 400 ikasle ingururengana helduz. Lehen hilabeteotan izan duen erantzuna ikusita eta heldutako eskaera barriak ezagututa, aurrera begira proiektu hau ikastetxeetan modu integralean landuko dauen egitasmoa amaitzen dago UEMA. Esperimentazino fasea amaituta, lehen fase honen emoitzak ezagutarazo ditu UEMAk Urola Kostako Berritzegunean egin dauen aurkezpenean eta lan-saioan. Zazpi ikastetxe horreetako ikasleak, irakasleak, herrietako euskera teknikariak eta hezkuntzako eragileak batu dira Zarautzen egindako aurkezpenean. UEMAko lehendakari Josu Labakak nabarmendu dauenez, udalak euskaldundu arren udalerri euskaldunak erdalduntzen doazenez, herritarren sensibilizazinoa eta ahalduntzea da UEMAren jardunbide estrategikoetako bat, eta hor kokatzen da hezkuntza proiektu hau, soziolinguistika edukiak ikastetxeetan eta curriculumean be txertatzeko, modu integral eta iraunkorrean.

UEMAren hezkuntza proiektua landu dauen Xabi Aizpurua teknikariak, barriz, esperimentazino fasearen nondik norakoak eta aurrera begirakoak nabarmendu ditu. Aitatu dauenez, hemendik aurrera, garagarrilera bitartean UEMAko herrietara zabalduko dogu proiektua, DBHn eta Batxilergoan. Asmoa soziolinguistika edukiak ikasgelan lantzea da, arnasguneen eta hizkuntza ekologiaren kontzeptua barruratu deien udalerri euskaldunetako ikasleek: ahalduntze eta sensibilizazino lan hori eginda lor daiteke euskerearenganako jarrera aldaketea ikasleakan. Udalerri Euskaldunen Mankomunidadea osotzen daben 73 herrietan, HHko 90 zentro, LHko 87, DBHko 48, Batxilergoko 20 eta Lanbide Heziketako 13 dagoz. Esperimentazino fasea amaituta, orain, proiektua horreetan eskaintzea eta horreetara zabaltzea da UEMAren asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu