Idoia Barrondok eta Andoni Abenojarrek irabazi ditue VII. BizkaIdatz Sariak

Bizkaie! 2015-04-23 11:03   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez, Bizkaiko Foru Liburutegiak BizkaIdatz sariketako irabazleen barri emon dau. Idoia Ibarrondo bilbotarra izan da irabazlea euskerazko modalidadean, eta Andoni Abenojar portugaletetarra, gaztelaniazkoan. 1.500 euroko saria jasoko dau bakotxak.

Euskal idazle bik proponidutako kontakizunen jarraipena idatzi behar izan dabe BizkaIdatz lehiaketako parte-hartzaileek. Zazpigarren edizino honetan, Ana Urkiza idazle ondarroarra arduratu da euskerazko ipuinaren hasierea idazteaz. Argazki kamera izeneko testua izan zan bere proposamena. Gaztelaniazko testua Ivan Repillak idatzi dau, Delito al azar izenburukoa.

Goizalde Landabasok, Jasone Osorok eta Ana Urkizak osotu dabe euskerazko lanen epaimahaia; gaztelaniazko bertsioaren epaimahaia, ostera, Javier Díez Carmonak, Aixa de la Cruzek eta Ivan Repillak.

Euskerazko saridunak izan dira: Idoia Barrondo (1. saria), Aritza Arrizabalaga (2. saria) eta Oihane Fernandez (finalistea). Eta, gaztelaniazko onenak: Andoni Abenojar (1. saria), Iñigo Latorre (2. saria) eta Idoia Beitia (finalistea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu