Martin eta Xabier Etxeberria anaiek 'Gizon gogorraren sekretua' nobelea argitaratu dabe
2015-04-24 12:50 KultureaEtxeberria anaiek alkarregaz idatzitako laugarren nobelea da Gizon gogorraren sekretua (Elkar). Tolosako aratuste sasoian girotu dabe nobela baltza, biltegi baten belarri eta zakil barik agertutako gizon urkatu baten hilketearen inguruan, hain zuzen be.
Etxeberria anaiek alkarregaz idatzitako laugarren nobelea da Gizon gogorraren sekretua (Elkar). Tolosako aratuste sasoian girotu dabe nobela baltza, biltegi baten belarri eta zakil barik agertutako gizon urkatu baten hilketearen inguruan, hain zuzen be.
Gura ez dala heroi bihurtzen dan gizon baten istorioa, Erre izeneko gizonaren istorioa, kontetan dau eleberriak. Aratusteak hasteagaz batera, bizi dan biltegiaren ondoko lantegian gizon bat topau dabe hilda, urkatuta, biluzik, eta zakila eta belarri bat ebagita.
Halan edo holan belarria Erreren eskuetara ailegau da. Aurreko eguneko mozkorraldiak hilketan zerikusirik izan ete dauen pentsau eragiten deutso. Zertan ibili zan argitu nahian, etxera joan orduko azkenengo orduan emon zituan putetxera doa. Eta ia konturatu barik hilketearen ikerketa hasiko dau. Errez aparte, beste personaia batzuk ditu istorioak: Karmele ertzaina eta Eme prostitutea, esaterako.
Martin eta Xabier Etxeberria anaiak Zarautzne jaio ziran, 1974an, eta biek ikasi zituen Enpresa Zientziak. Lau liburu atera ditue alkarregaz: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café de Passyn eta Ez dadila eguzkia sartu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!