Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik Bilbon

Bizkaie! 2015-04-23 10:56   Kulturea

Gaur, eguena, apirilak 23, eguerdiko 12:00etan, Liburu Egunaren inaugurazinoa egingo da Bilboko Berastegi kalean, erakunde eta liburu arloko arduradunakaz eta idazleakaz batera. Danetara, 46 stand jarriko dira. Liburu Eguna goizeko 9:00etatik 21:00etara ospatuko da. Toti Martinez de Lezea, Unai Elorriaga, José Javier Abasolo, Félix G. Modroño, Inma Roiz eta Wendy Guerra idazleek euren lanak sinatuko ditue. 

Gaur, eguena, apirilak 23, eguerdiko 12:00etan, Liburu Egunaren inaugurazinoa egingo da Bilboko Berastegi kalean, erakunde eta liburu arloko arduradunakaz eta idazleakaz batera. Danetara, 46 stand jarriko dira. Liburu Eguna goizeko 9:00etatik 21:00etara ospatuko da. Toti Martinez de Lezea, Unai Elorriaga, José Javier Abasolo, Félix G. Modroño, Inma Roiz eta Wendy Guerra idazleek euren lanak sinatuko ditue.

Bilboko Txinatar Institutuak Liburuaren Egunean parte hartuko dau; alde batetik, idazketa bat egingo dau karaktere txinatarretan eta, bestetik, egun osoan zehar txinatar estiloko orri-markatzailea egiteko tailerra eskainiko dau.

Aitatu idazketeagaz Bilbon barik Pekingo parkeren batean gagozala pentsarazoko deuskue eta horrezaz gan, aspaldiko kultura horretara hurrratzeko aukerea emango deutse Txinatar Institutuak bisitariei orri-markatzailea egiteko tailer bategaz.


Txinatar idazkerea pintzel erraldoiagaz:

Txinatar kaligrafia bi mila urte baino gehiagoko artea da. Txinako parke batzuetan oraindino gaur egun topau daiteke idazkera hori lurrean praktiketand auen jentea. Txinatar esaera zaharrak eta poemak idazten ditue karakteretan burua gogotsu eta osasuntsu mantentzeko bide legez. Horretarako belakizko pintzel erraldoiak, ura eta lurzorua mihise legez erabilten dabe. Artelan iragankor bat, baina benetan polita eta ikusgarria. Eta hori izan behar da hain zuzen be Bilboko Txinatar Institutuak eskaini behar dauen jardueretako bat. Irakasle batek irakurketearen garrantziagaz zerikusia daben txinatar esaera zaharrak idatziko ditu uragaz lurzorua mihise legez erabiliz. Publikoaren parte-hartzeari edegita egongo da jarduera hau.

Hona hemen lurrean marraztuko diran bi txinatar esaera zaharren adibide:

读一书,增一智 // Liburu bat irakurten dozun bakotxean zure jakituria handitu egiten da (Txinatar esaera zaharra).

书中自有黄金屋 // Liburuetan urrezko jauregiak dagoz (Egilea: 宋真宗. Song Zhenzhong 968-1022 - Enperadore eta poetea).


Txinatar estiloko orri-markatzailea egiteko tailerra:

Tailer horretan bisitari bakotxak bere txinatar estiloko orri-markatzailea atomntzeko aukerea izango dau txinatar karaktereak idatziz edo panda hartz bat margotuz pintzela eta txinatar tintea erabiliz. Irakasle batek erakutsiko deutsee zelan hartzen dan pintzela eta ze pausu jarraitu behar dituen benetako artelan bat sortzeko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu