Arratiako eta Galiziako ikasleen arteko trukea, bertsolarien eta regueifeiroen tradizinoan oinarrituta

Bizkaie! 2016-04-29 13:49   Bertsolaritzea

Regueifa izeneko kopla inprobisaduak Galiziako ohiturea dira, Euskal Herriko bertsolaritzearen antzekoak. Bertsoak eta regueifak buztartzeko asmoz, trukea egingo dabe Arratia BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Hilaren 2tik 5era Galizian izango dira arratiarrak eta 13tik 16ra, berton egingo dabe topaketea.

Gu ere bertsotan programan parte hartzen dabe Arratia BHIko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek. Galiziako Baio eta Vila de Cruzes ikastetxeetan, ostera, regueifeiroen tradizinoa berreskuratzeko lanean dabilz. Alkarren barri izango dabe Regueibertso izeneko ekimen honen bidez. Hizkuntzak egiten gaitu, no caminho da lingua lelo elebiduna ipini deutsie trukeari.

Maiatzaren 2tik 5era, Arratiako ikasle talde bat Galizian izango da, regueifeiroen ohiturearen ganekoak ikasten eta hango ikastetxeetan egiten dan lana ezagutzen. Hilaren 13tik 16ra, ostera, Galiziako neska-mutilen bisitea jasoko dabe Arratiako institutuan.

Arratia BHI ikastetxea, Arratiako bertso-eskolea eta Bizkaiko Bertsozale Alkartea dira ekimenaren bultzatzaileak, eskualdeko udalen eta Zenbat Gara alkartearen laguntzinoagaz. Antolatzaileen esanetan, helburu nagusia da, euskaldunen eta galiziarren arteko kultura eta esperientzia trukea egitea.

Era berean, kulturartekotasuna, hizkuntzen garrantzia eta alkarbizitzea landuko ditue ikasleek Regueibertso ekimenari esker. Bertsoaren eta regueifaren arteko antzekotasunak eta aldeak ezagutuko ditue eta hizkuntzen bizibarritzean holako tradizinoek egin leikeen ekarpena aztertuko dabe.

Egitaraua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu