Euskadiko Antzoki Sarearen hitzartutako zirkuituak hamar konpainiaren 232 emonaldi eskainiko ditu

Bizkaie! 2016-04-29 15:01   Kulturea

Euskal antzerki konpainien produkzinoaren eta programazinoaren arteko koherentzia bultzatu eta antzezlan barriei egutegi sendo bat eskaintzeko asmoz antolatzen dabe urtero hitzartutako zirkuitua Eusko Jaurlaritzeak eta Antzoki Sareak. Aurten, hamar konpainiaren hamaika lan aukeratu eta 232 emonaldi programau ditue. 187.000 euroko laguntzinoak emongo ditu Jaurlaritzeak.

Euren antzezlanaren proiektua amaitu barik edo produkzino fasean egonda be, hamar euskal konpainiek badakie ikuskizunak ze emonaldi izango dituan udagoienetik aurrera, hitzartutako zirkuituari esker. Aurten, aukeratutako hamaika antzezlanen 232 emonaldi izango dira, igaz baino 77 gehiago.

Euskadiko Antzoki Sarearen parte diran eszenatokietan izango dira emonaldiak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 45 antzokik parte hartuko dabe aurtengo zirkuituan, sareko guztien % 83. Guztira, kontratazinoen bolumena 700.000 eurotik gorakoa izango dala kalkulau dabe proiektuaren bultzatzaileek.

Era berean, aukeratutako produkzinoak bultzatzeko, Jaurlaritzaren diru-laguntzinoa eskatu leikee konpainiek. 187.000 euro bideratuko dira horretara. Arte eszenikoen jasangarritasunari mesede egiten deutsie zirkuituak eta diru-laguntzinook, Jaurlaritzak dinoanez.

2011n zirkuitua martxan hasi zanetik, aurten izango ditu emonaldi gehien, 232. Izan be, sekula baino konpainia eta antzezlan gehiago aukeratu ditue. Honeek dira aukeratutako produkzinoak:

Marikixkur (Glu Glu)

Francoren bilobari gutuna (Artedrama)

Antes de mirar, cruzar (Ados)

Desoxirribonucleico (Glu Glu)

Euria (Markeliñe)

Jainko basatia (Txalo)

Koaderno zuria (Hika)

Kaput (Ganso&Cia)

Titirikontu-kontari (Gorakada)

Gu (Borobil)

Go!azen 3.0 (Pausoka)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu