Bilboko Mariaren Bihotzeko aztarna arkeologikoei estalkia eta sarbide barriak ipini deutsiez
2016-05-02 15:11Gune arkeologikora heltzea erraztu nahi izan dau Bilboko Udalak. Holan, 15. mendeko komentu frantziskotarraren aztarnen ganean, argiari pasetan lagatzen deutsan estalkia ipini dabe. Ganera, hiru sarrera barri atondu ditue. Aurrerantzean, beraz, eremu guztia bisitetako moduan dago eta, bide batez, aztarnak babestuago dagoz.
Gune arkeologikora heltzea erraztu nahi izan dau Bilboko Udalak. Holan, 15. mendeko komentu frantziskotarraren aztarnen ganean, argiari pasetan lagatzen deutsan estalkia ipini dabe. Ganera, hiru sarrera barri atondu ditue. Aurrerantzean, beraz, eremu guztia bisitetako moduan dago eta, bide batez, aztarnak babestuago dagoz.
Aparkaleku bat egiteko obretan agertu zan San Frantziskoko komentu zaharraren egiturea, 2007an. Ordura arte, inork ez ekian Mariaren Bihotzaren plazearen azpian halako aztarna arkeologikoak egozanik. 15. mendean, ehun fraide inguru bizi izan ziran eraikin gotiko haretan. Aztarnak topau ziranean, aparkalekua eregiteko obrak bertan behera itxi ziran.
Lan arkeologikoa eginda, komentuaren klaustroa agirian geratu zan. Orain dala 600 urteko Bilboko bizimodua ezagutzeko leku garrantzitsua da. Orain, estalki barriagaz, babestuago egongo dira aztarnak eta ez da zikinkeriarik pilotuko. Era berean, bisitarientzat errazagoa izango da bertara sartzea.
Behin estalkia eta sarbideak atonduta, bisitaldiak jasoteko moduan dago barriro gune arkeologikoa. Beirazko estalkia danez, eguzkiaren argia sartzen da barrura. Era berean, modu naturalean aireztatzen da gunea. Aztarnak ikusteko, barrura sartu leiteke, baina kanpotik begiratzeko modua be badago, estalki gardenari esker.
Bilboko Artelan Berreginen Museotik eta San Frantziskoko udaltegitik zuzenean sartu leiteke aztarnen gunera, pasabide batetik. Hori da egindako sarreretako bat. Beste sarrera biak, haurreskolaren azpian eta Jesusen Mariaren plazan dagoz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!