180 kultur proposamen baino gehiago Bilboko Udalaren 'Kultura Kalez Kale' kanpainan

Bizkaie! 2016-05-02 13:33   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen horren helburuak, kultur proposamenak auzoetara hurreratzea, kaleak girotzea eta biztanleen partaidetzea eta eurekaz izan beharreko hartu-emon zuzenak sustatzea dira. Horrezaz gan, aukerea emoten jake bertako musika eta antzerki taldeei, estadu eta nazinoarte mailako beste proposamen batzuekaz batera euren lanak jenteari hurreratzeko.

Bilboko Barrutiek Kultura Kalez Kale kanpainea jasoko dabe maiatzean eta bagilean. Kanpaineak, beste proposamen batzuen artean, kaleko animazino eta arte eszenikoen Euskadiko kultur eskaintza deszentralizatu handiena jasoko dau. Kanpainearen programazinoan zirkua, clown erakusketea, magia, antzerkia, ipuin kontalariak, zinemea aire zabalean, berbaldiak, kontzertuak, kaleko bandek eskainiko daben musika animazinoa eta bestelako kultur jarduerak jasoko dira, uriko barruti guztietan. Danetara, kaleko 180 ikuskizun eta jarduera baino gehiago, danak doban, ikus-entzule guztientzat.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen horren helburuak, kultur proposamenak auzoetara hurreratzea, kaleak girotzea eta biztanleen partaidetzea eta eurekaz izan beharreko hartu-emon zuzenak sustatzea dira. Horrezaz gan, aukerea emoten jake bertako musika eta antzerki taldeei, estadu eta nazinoarte mailako beste proposamen batzuekaz batera euren lanak jenteari hurreratzeko.

Eskaintza zabal hori uriko barruti guztietara zabalduko da, maiatzeko lehenengo astean hasita, XII. Magia Topaketak lako erreferentziazko programak martxan jarrita. Topaketa horreetan hogei mago inguru, gehienak gero eta indar gehiago hartzen dagozan Estadu osoko, Frantziako eta Alemaniako magoak, ikus-entzule guztientzako ikuskizun anitzakaz. Emonaldiak hilebete osoan izango dira, Txurdinaga-Otxarkoaga barrutiko plazetan zein Otxarkoagako Udaltegian.

Maiatzaren 5etik aurrera, Clown Zorrotzaren zazpigarren edizinoa ospatuko da, Ferialekuko parkean, batez be. Aurten ospe handiko bost konpainiak hartuko dabe parte; Euskal Herriko hiruk, Itziar Sáenz de Ojer, Trapu Zaharra eta Ékoma Teatro eta Dado clown kanadarra eta Kate & Pasi finlandiarrak. Udabarri honetan, baita be, Bilbok Zirkualde, Zirku Jaialdia, jasoko dau, bagilean, Errekalde auzoan.

Horrezaz gan, hilebete honeetan hainbat jardueragaz jarraituko dau Dantza Plazetan egitasmoak, urian tradizino gehien dauen kultur ekimenetako batek, plaza eta bide publikoetan erromeria herrikoiak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz euskal folklore herrikoia indartzeko helburuz.

Maiatzean, bertsolaritzan oinarritutako Udabarriko Bertso Saioak programearen edizino barria hasiko da Santutxun, eta beste alde batetik, maiatzeko eta bagileko barikuetan eta zapatuetan, barruti guztietako hainbat leku estilo guztietako kaleko musika banden erritmoarekin beteko dituen Musikauzo ekimena izango dugu.

Fanfarre klasikoenaren soinuak eta animazinoa Guretzat Fanfarria, Sugarri edo Ardoa Barrura taldeen eskutik helduko dira, eta estilo anitzetako beste batzuk be izango dira, Orkestra Elektrotxarangea, Kuklux Band Fanfarria, Marmara Marching Band edo Molto Vivace, Txistulari Bandea be ahaztu barik. Beste alde batetik, hirugarren urtez jarraian, ikus-entzuleek hainbat estilotako euskal musikariren talentuaz gozau ahal izango dabe, zuzeneko emonaldiz osotutako zikloan. Ziklo horretako kontzertuak Deustuko barrutiko hainbat agertokitan izango dira, bagilean, Euskerazko Musika Lehen(a) Barrutian programearen barruan.

Maiatzean eta bagilean uriko barrutietan izango diran proposamen ugariez gan, Abandoko Udaltegiak Musika dibertigarria kontzertu didaktikoen edizino barria jasoko dau maiatzean, eta Zorrotzako Udaltegiak Zinema Zorrotza egitaraua. Programa horretako saioetan, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren – Zinebiren eta Bilboko Fantasiazko Zinemaldiaren – FANTen azken edizinoetako film labur onenen aukeraketa eskainiko da.

Horrezaz gan, Olabeagako Udaltegiak, dagoeneko ohikoa dan aire libreko zinema saioa jasoko dau nagilaren 24an, FAS zine klubagaz lankidetzan. Oraingo honetan, Lara Izagirreren Un otoño sin Berlín lana eskainiko da. Aurkezpen ekitaldian taldeko kideren bat egongo da.

Barrikuntza legez, programazinoaren barruan, urrian izan beharrean aurten bagilean izango den BLV-ART egitaraua jasoko dau Ibaiondo barrutiak, abangoardiako arte jarduerakaz, Bilbo Zaharreko inguru guztian. Ganera, Kalez kale ekimenak familia osoarentzako kaleko antzerkia eta zirkua programau ditu, batez be Baré, Domi Circo, Panta Rhei edo Rojo Telón lako euskal konpainiakaz.

Kultur programazino deszentralizatua urte osoan zehar gauzatzen da, baina jarduera gehienak udabarrian izaten dira, garai horretan aukera gehiago dagoalako kalea eszenatokitzat erabilteko eta Bilboko auzoetako beste gune batzuetara proposamen interesgarriak eroateko.

Programazio zabal hori herritar guztiei ezagutarazoteko, Kultura Sailak informazino guztia jasoko daben koadernotxuak argitaratu ditu. Liburuxka horreek Barrutietako Udaltegietan jaso daitekez dagoeneko. Edozelan be, ordutegiei, kokalekuei eta egunei buruzko informazino guztia ikusteko klik egin hemen.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu