Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalak

Bizkaie! 2016-05-05 14:17   Musikea

Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketearen XVI. edizino honetan, danetara, 53 taldek hartu dabe parte: 37 Pop Rock talde eta 16 Metala jorratzen dabenak; 3 leioaztarrak dira, 32 Euskal Herrikoak eta 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira.

Metal modalidadean honako honeek izan dira finalerako izentautako taldeak:

- BLACK OCEAN WITNESS (Erandio).

- GABEZIA (Donostia).

Pop Rock modalidadean, barriz, honako honeek:

- SONOGRAMA (Madril).

- GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES (Donostia).

Era berean, Euskerazko abestirik onena sari bereziaren irabazlea ondoko taldea izan da:

- LUMI (Lapurdi) taldearen Haritza izenburuko kantua. 

Azken buruan, Leioako Udala saria:

- JARRERA  (Leioa)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu