'Bisbita platense', Damaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketea Bilbon
2016-05-03 17:56 KultureaDamaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren Bisbita platense Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Arte Eder Fakultadeak alkarregaz bultzatzen daben erakusketa barria da, joan dan legealdian erakunde biek sustatu eben lankidetzarako programatik sortua. Programa horren bitartez, artista gazteek espazioa izango dabe Bilbo erdialdean euren sorkuntza lanak erakusteko.
Damaris Panek eta Claudia Rebeca Lorenzok, UPV/EHUko harrobi bikaineko sortzaile gazte bik, geldialdia egin dabe euren etenbako sorkuntza bidaian, euren azken lanak erakusteko Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. 30 artelanez osotutako proiektua maiatza osoan egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbo erdialdean daben aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6), goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, astelehenetik barikura; eta zapatuetan eguerdiko 14:00ak arte. Sarrerea librea izango da.
Erakusketearen komisarioa dan Fito Ramírez-Escudero irakaslearen berbetan, 'Bisbita platense' erakusketea bisitetan dauenak zeozer magikoa, enpatikoa, magnetikoa eta baita animistea be topau leike. Artista bien lanek zeozer afektiboa eta emotiboa transmitidu gura dabe, kontzientzia argiaren eta azpi-kontzientziaren, norbanakoak bere buruagaz dauen loturearen eta norbanakoak munduagaz dauen batasunaren arteko zeozer.
Bisbita platense Batzar Nagusiek eta Arte Ederretako Fakultadeak alkarregaz bultzatzen daben erakusketa apustu barria da, joan dan legealdian erakunde biek sustatu eben lankidetzarako programatik sortua. Programa horren bitartez, artista gazteek espazioa izango dabe Bilbo erdialdean euren sorkuntza lanak erakusteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!