Txaber Altube da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalistea

Bizkaie! 2016-05-04 11:50   Bertsolaritzea

Getxon jokatutako saioan, Durangaldeko bertso-eskolako Txaber Altubek lortu dau punturik gehien eta, beraz, hilaren 22ko finalerako txartela eskuratu dau. Zortzi bertsolarik parte hartu dabe saioan eta, Altubegaz batera, Igor Galarza, Maider Barañano eta Eneko Barruetabeña izan dira onenak.

Lau kanporaketa eukiko ditu Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketeak eta horreetatik lehenengoa izan da Getxokoa. Honeek zortzi bertsolariok egon dira Algortako Azebarri kultur alkartean: Uribe Kostako Maider Barañano, Gorka Zabala, Peru Irastorza eta Maddalen Ruesgas; Durangaldeko Txaber Altube, Eneko Barruetabeña eta Igor Galarza; eta Enkarterriko Xabier Mardones.

Lehenengo ariketak eginda, zortzi parte-hartzaileetatik lauk egin dabe aurrera, saioko bigarren fasera. Hor, Txaber Altube abadiñarra izan da onena, Barruetabeña, Galarza eta Barañanoren aurretik. Horrenbestez, Txaber Altubek txapelketako finalerako txartela zuzenean lortu dau. Besteen kasuan, puntuazinoaren arabera ikusiko da eta, beraz, ganerako saioen zain geratuko dira.

Algortako saioan, Itxaro Juaristi izan da gai-jartzailea. Epaileak Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izan dira. Hurrengo saioa, gaur bertan, hilak 4, izango da, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu