Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutsie Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariari

Bizkaie! 2016-05-02 17:37   Zinemea

Zinemaldiaren zuzendari danetik LGTB kolektiboari eskaini deutsan arretea eskertu nahi deutso Gehitu alkarteak Jose Luis Rebordinosi. Holan, Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutso, hilaren 6an Donostian egingo dan ekitaldian. Gorazarrea Rebordinosen lantaldearentzat be badala zehaztu dau Gehituk.

Gehituk, Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Alkarteak, Sebastiane saria emoten dau urtero Donostiako Zinemaldian. LGTB zinemearen inguruko saria da hori eta, alkarteak nabarmendu dauenez, Jose Luis Rebordinosen lantaldeak babes handia emoten deutso. Zuzendari danetik, urtero sari-banaketara joan izan da Rebordinos bera.

Era berean, zinemara publiko barriak erakarten Rebordinosek eta bere kideek egin daben lana azpimarratu dau Gehituk. LGTB zinemearen arloan be, sortzaileei laguntzen eta eztabaidarako guneak antolatzen ibilten dala gogoratu eragin dau alkarteak. Zinemaldiaren ikurretako bat da askatasun espazio hori, Gehituren arabera, eta holan segidu daiala eskatu dau.

Barikuan, maiatzak 6, egingo dan ekitaldi baten jasoko dau Jose Luis Rebordinosek Zidarrezko Gehitu Saria. Arratsaldeko 19:30ean izango da ekitaldia, Donostiako Principe zinema-aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu